URTARRILAK 19-21 ENERO

¡Qué bien lo hemos pasado este fin de semana en Villa Mari celebrando el día de San Sebastián!

LARUNBATA. Esnatu dotore jantzi eta buelta bat ematera irten gara, tanborrada ikusi eta hauek animatu ditugu. Gero pote bat hartu eta raba batzuk jan ditugu. Arratsaldean, bi taldetan banatu gara, batzuk Orio aldera joan gara, paseo bat eman, bistaz disfrutatu eta pote goxo bat hartzera. Besteak aldiz, etxean goxo goxo egoteko planik hoberena! Torrija batzuk prestatu ditugu, gaueko postrea, eta pultserak, koilareak eta bestelako eskulanak egiten ibili gara.

IGANDEA. Esnatu, dutxa on bat hartu eta kalera irten gara paseotxo bat ematera. Itsasoa ikusteko irrikaz, hondartzara hurbildu gara. Olatu erraldoiak ikusi ditugu gero! Bistaz disfrutatu ondoren, pote bat hartzera joan gara, hotza gorputzetik kentzeko. Kroketak ere jan ditugu bertan. Arratsaldean berriz, pelikula bat ikusi eta ondoren, asteburuari despedida ezin hobea emateko, zerbait beroa hartzera irten gara.













No hay comentarios: