AZAROAK 30-ABENDUAK 2

¡Primer fin de semana de diciembre en Villa Mari!

Abenduak 1 Larunbata. Abenduko lehenengo larunbatean 8 kide elkartu gara Villa Marin. Goizean, pixkanaka esnatu gara, gosaldu eta furgonetan irtetzeko prestatu gara. Gaur, goizean Zarautzeko kanpinera joan gara bueltaxo bat ematera eta bitartean pote bat hartzera.
Eguerdian lentejak eta arraia bazkaldu ditugu eta ostiral gauean ikusten hasi ginen "Jumanji"pelikula bertsio berria ikustea bukatu genuen. Batzuek bitartean lokuluxkatxo bat egin zuten.
Arratsaldean, Kursal aldetik Urumea ibairaino oinez joan gara Donostiako gabonetako argiztapenak ikusiaz. Ha ze jende pilla!! Bueltan, freskagarri bat hartu dugu eta 19:30inguruan Villa Marira etorri gara. Pixama jantzi, afaldu eta "El Principito" pelikula ikusi ondoren ohera joan gara. Bihar arte!

Abenduak 2 Igandea. Gaur goizean euri pixkatekin hasi dugu eguna. Ondo ondo gosaldu eta apain-apain prestatu eta gero Mariaren Bihotzako elizara joan gara meza entzutera. Handik irten ostean pote bat hartu dugu pintxo batekin eta ogia erosi ondoren Villa Marira etorri gara bazkaltzera.
Arratsaldean telebista eta lokuluska bat eginda, beste freskagarri bat hartzera joan gara Grosera.
18:30ak inguruan Villara etorri gara, laster familiakoak etorriko bait dira.
Hurrengorarte lagunok!









No hay comentarios: