URTARRILAK 18-20 ENERO

Fin de semana del día de San Sebastián en Villa Mari. 
Hemos podido hacer un poco de todo: celebrar la fiesta con una cena especial y viendo tamborradas por la calle; y también planes más tranquilos como preparar un rico postre y hacer manualidades en casa... o pasear  por el centro comercial Txingudi y por Pasaia... ¡Lo hemos pasado genial!

LARUNBATA. Egun on danoi!! gosari goxo baten ondoren, apaindu gara eta kalera irten gara, urtarrileko egun eguzkitsu honetaz aprobetsatzeko. Gogo ezberdinak genituenez, bi taldeetan erdibitu dugu taldea. Batzuk Grosetik geratu gara paseotxoa eginez eta baita etxerako enkarguetaz arduratzen ere. Beste taldea berriz, alde zaharreraino joan gera, Konstituzio plaza ea gauerako nola prestatuta dagoen ikustera. Eneee!!! Sekulako prestakuntza dagoela ikusi dugu. Bueltaxka eginda, hamaiketakoa egin dugu eta etxeratu gara, beste taldearekin elkartu eta bazkaltzeko.
Bazkal ostean, atseden txiki bat egin dugu film bat ikusiz, eta arratsalderako ekintzetaz eztabaidatu dugu. Bi taldeetan banantzea erabaki dugu. Batzuk, etxen geratu gara, eskulanak eginez (pultxerak, buztinezko irudiak...), beste batzuk, berriz, furgonetaz kaleratu gara. Irungo txingudi komertziogunera gerturatu gara. Bertan bueltaxka bat eginda, zenbait gauza erosi ditugu; merienda, bizkotxoak erosteko osagaiak... Behin egin beharrak bukatuta tragoska hartu dugu, eta etxera bueltatu gara.
Etxean elkartu gara, eta igandean jateko postrea sukaldatu dugu!!! earra benetan!!
gauza bat eta beste, afaltzeko ordua gainera bota zaigu, eroso jantzi eta afaldu dugu. Honen ondoren, telebista ipini dugu, Atzegiko lagunak tanborradako banderaren igoera ikusteko!! Gora Donostia!

IGANDEA. Egun on danoi!!! Gaur tanborrada eguna!!!! gogotxu esnatu gera. Gosari ederra janda, apaindu eta maletak prestatu ditugu. Behin dena prest, bi taldetan banandu gera. Talde bat, etxean geratu gera, atzoko eskulanak margotuz, baita azkazalak margotu ere. Tertulian par ederrak egin ditugu. Beste taldea berriz, Grosetik atera gera, tanborradako zenbait talde ikusi ditugu. Nahiz eta eguraldia pattala izan, gu umoretxu egon gara, eta garrantzirik ez diogu eman xirimiriari!!! Pote bat ere hartu dugu, eta ogia erosiz, etxera etorri gera bazkaltzeko.
Bazkal ostean, telebista ikusten gelditu gara deskantsatzeko piska bat. Arratsalde aldera, furgoneta hartu, eta Pasaiara joan gera hartzera eta astebukaerako ebaluaketa egitera. Konturatzerako, etxera joateko garaia iritsi da!! beste asteburu paregabea pasa dugu!!! Hurren arte danoi!!!



 





No hay comentarios: