OTSAILAK 22-24 FEBRERO

¡Fin de semana con tiempo de primavera! ¡Qué gozada! Hemos aprovechado para tomar el aire, comer en una sociedad de Azkoitia, limpiar nuestra furgoneta y pasear... hasta la próxima!

LARUNBATA. Otsaileko azken asteburu honetan udaberriko eguraldi zoragarriarekin esnatu gara. Ondo- ondo gosaldu dugu eta eguna aprobetxatzera irten gara furgonetan. Azkoitiako Madariaga auzoko elkarte berrira  joan gara bazkaltzera. Bazkal aurretik frontoian ariketa batzuk egin ditugu eta ondoren makarroi goxo goxoak jan ditugu. Izozkia eta kafetxa hartu ondoren, bueltaxo txiki bat egin dugu eta su epel ondoan egon gara.
20:00ak aldera Villa Marira etorri gara, pixamak jantzi ondoren afaldu egin dugu eta gero "Super Agente Canino"pelikula ikusi dugu.
Hau ikusi ostean denok ohera joan gara.
Bihar artee!!Ondo lo egin.

IGANDEA. Gaur ere eguraldi ikusgarria irten du Donosti aldean. Apain-apain prestatu eta furgoneta garbitzera joan gara Miramon inguran dagoen gasolindegira. Garbitu ederra eman diogu kanpo aldetik.
Ondoren, Zientzia museora joan gara tragotxo bat eta aperitibo bat hartzera. Bueltaxo bat emanda Villa Marira etorri gara bazkaltzera.
Arratsaldean, "Capitan Calzonzillos" izeneko pelikula ikusi dugu paloita batzuekin eta gero taldetxo batek oinez buelta bat egin du Ategorrieta aldetik.
Hurrengorarte lagunok!



 




No hay comentarios: