MARTXOAK 16-19 MARZO

¡Pasando el puente de Marzo en Villa Mari!
4 días dan para mucho... ¡y no hemos parado!: Donosti, Orio, Zarautz, Urbil, comida en sociedad de Iraeta, Cine, Aquarium, ... ¿Se pueden exprimir más los planes?

LARUNBATA. Kaixo danoi!!! goizean Vila Marin elkarrekin egongo garen kuadrila paregabea elkartu gara, sekulako asteburu luzea pasatzeko. Sekulako giroa zegoenez, maletak desegin gabe kaleratu gara. Grosetik abiatu, eta itsaso ertzetik ibili gara porturaino. A ze nolako itsaso aztoratua!!!! sekulako olatuak ikusi ditugu eta ia ia busti ere!!! Buelta ederra eginda, nola ez freskagarri bat hartzeko unea izan da. Zerbait hartu eta ttipi ttapa etxeratu gara. Bazkal ostean, piskanaka piskanaka, arropak bere lekuan utzi eta deskantsatu egin dugu. Arratsaldean, bi taldetan banandu gara, batzuk furgoneta hartu eta Orioruntz joan gera giroaz aldatzeko, beste batzuk berriz, alde zaharretik buelta egin dugu. Erosketa batzuk egin eskulanak egiteko eta etxerako zenbait gauza erosi ere. Konturatzerako ilundu zaigu, eta etxera joan gara. Pijama jantzi eta Evak prestatutako afari goxoaz disfrutatu dugu!! Gauean, "Charly y la fabrica de chocolate" filma ikusi dugu eta ohera joan gara. Ondo lo egin!!!




IGANDEA. Goizean esnatu, eta dutxatu eta apainduta kalera irten gara. Batzuk mezara joan nahi izan dugu, beste batzuk berriz bueltaxka bat eman dugu. Lasarteko Urbilera joan gara buelta ematera. Bertan egunkarian, gaur egungoko gaietaz eztabaidatu eta tertulian jardun gara, tragoska baten laguntzaz. Mezatara joan garenak ere, ez dugu denbora galdu, eta behin mezatatik irtetzerakoan, pote bat hartzera joan gera. Nahiz eta euria egin, koadrilan dena zoragarri iruditzen zaigu!!!! kontuak kontu, bazkal ordua iritsi da, eta ogia erosita etxeratu gara. Bazkal ostean, batzuk siesta eta beste batzuk telebista begira jardun gara. Arratsaldean, batzuk Zarautzeko kanpinera gerturatu  gera buelta ematera, eta bertan tragoska bat hartu dugu bista ederrez gozatuaz. Beste batzuk berriz, zinemara joan gera eta "Como domar a un dragon 3" ikusi dugu. Ederki gaurko eguna ere. Behin filma bukatuta etxera joan, eta topatzerakoan danok elkarrekin hizketan egon gara egindakoak komentatzen. 
Afaldu eta telebistari begira, banan banan ohera joan gera. Bihar arte!!!!








ASTELEHENA. Goizean gogoz jaki gara, prestatu bazkari hartu, taldea bitan banatu eta hor goaz!! Askatasuna kalera gerturatu gara autobusa hartzera, Zestorako bainuetxan jetsiz. Bertatitk Iraetaraino paseo ederre agin dugu taldetxo batek, bazkari prestatzen duten bitartean besteek. Paella edera jan degulari. Arratsalde ere ederto pasa degu, frontoian palatan, futbol zelaian entrenamendua ikusi, animalie bisita eta karta jokoan ibili gara. Autobusa hartzeko ordua iritsi zaigu arte.
Aze eguna pasa deguna, gaurkoan!!, ler eginda iritsi gara, dutxatu, afaldu eta "Planeta Prohibido" ikusia ostean ohertau gara.







 














ASTEARTEA.  Gaur ere ekintza mordoa egiteko prest esnatu gara. Taldetxo bat furgoneta hartu eta Zarautzeko malekoira gerturagu gara, egin esan Atseden zaleok oso gustoko dugu Zarautz!!
Beste taldetxo batek paseo bat egiñez, Akuariumerako bidea hartu dugu. Benetan gozatu ederra hartu degu, animaliak urtean ikusiaz, ederto disfrutatu dugu. Ondoren denok bazkaldu, siesta egin, maletak prestatu eta Grosetik bueltatxo bat eginda eman diogu bukaera asteburu luze honi. Bainan ezin dugu amaitu gure Atsedena, AITATXO guztie ZORIOANK eman gabe.
Datorren asteburu arte!!

No hay comentarios: