MAIATZAK 10-12 MAYO

¡Fin de semana redondo! El sábado por la mañana estuvimos en el Palacio de Aiete, donde pudimos pasear por rincones preciosos y también... ¡tocar la txalaparta! 
Por la tarde nos preparamos para el gran partido, disfrutamos del ambiente de la plaza Trinidad y vemos el partido en casa animando... ¡Aupa las chicas de la Real!

LARUNBATA. Eguraldi ezinhobea egiten duela ikusita, jeiki bapo gosaldu eta kalera irten gara eguzkiaz eta konpainiaz goxatzera! Gaurkoan, Aieteko Jauregira joan gara, lorategia bisitatu eta bertako txoko polittenak ikusi ditugu: Kobazuloa, ahatak, beltxargak, loreak, laku txikiak... Liburutegia eta hain famatua den Jauregia ere, bisitatu ditugu. Sorpresak ere izan ditugu! Han ginela, txalaparta soinuak entzun ditugu! Damba! Damba! Gerturatu eta talde oso jatorra aurkitu dugu Txapaparta jotzen! Probatzera ere animatu gaituzte eta batzuk txalaparta jotzen ibili dira! Zoragarria!!! Gehiagotan hurbiltzeko gonbidapena ere egin digute!
Gero, Lorategiko kafetegira gerturatu gara pote goxo bat hartzera. Terrazan jarri gara eguzkitan, trago goxo eta sabela pixkat bete dugu bazkaltzera joan baino lehen.

Gaurko eguna berezia da bai! Errealaren eguna!! Aupa nexkak!!! Arratsaldean, errealeko nexken partidoa dela eta, Trinitate plazara gerturatu gara paseo bat emanez. Bertan, pantaila ikaragarria jarri dute partidua ikusteko. Gu iristean karaokea zegoen eta han gelditu gara anbienteaz disfrutatzen, abesten eta dantzatzen!!! Gero trago bat hartu dugu eta partidua ikustera joan gara VillaMarira. Danak sofan jarri gara neskei animo eta indar guztia emateko, batzuk aurpegia margotzera animatu dira txuri-urdin kolorez.
Partidua hasi baino lehen porra bat egin dugu... Urduritasuna pasa dugu... Baina baaaai!!!! Aupa nexkak!!! GRANADA ENTZUN REALA TXAPELDUN! Errealak irabazi eta poz pozik joan gara lota, porraren irabazlea ere izan dugu gure artean!




















El domingo otro plan genial: Nos vamos a la exposición de los Soldados de Terracota en Pasajes.. ¡impresionante!

IGANDEA. Atzoko festa eta gero lasai lasai gosaldu, dutxatu, elegante jantzi eta kalera irten gara. Gaurkoan, Pasaia bisitatu dugu. Txinako Terrakota gerlarien museora joan gara. Historia pixkat entzun eta ondoren gerlariak ikusteko aukera izan dugu, oso jatorra zen hango mutil batek, bisita txiki bat egin digu eta galderei erantzuteko aukera izan dugu. Ah ze gerlari puxka! Izugarriak, gerlarien ondoan gu, inurriak!
Arratsaldean, paseotxo bat eman dugu Donostitik, eguraldi itzela egiten duena disfrutatzera. Pote bat hartu dugu asteburuari bukaera on bat emateko!!!
Earki ibili gara asteburu honetan VillaMarin!!!














No hay comentarios: