URRIAK 11-13 OCTUBRE

¡Este finde de otoño parecía verano!
Con nuestra super furgoneta hemos ido a Hondarribi el sábado y a Getaria el domingo. 
También hemos paseado por el parque Kristina-enea de Donosti y por el barrio de Gros. 
¡Agur familias!

Maletak desegin eta eroso eroso jarri ondoren salan elkartu eta astebukaerarako planak pentsatzen egon gara, EGURALDI ONA IZANGO DUGU!!! Afaldu eta gero "La tribu" pelikula ikusten egon gara logurea sartu arte. Ondoolooooiiinn!

LARUNBATA. Goiz goizetik gosaldu eta Hondarribira joan gara pasiatzera. Portutik aurrera eta atzera ibili ondoren deskantsatzera eseri gara. Villa marira itzuli gara indarrak eta tripa betetzera. Siesta txiki bat eta gero, furgonetan Tabakalerara joan gara. Han gure Atzegiko lagunak agurtu ditugu eta boluntario lanetan utzi ditugu! Kristina-enea parkera joan gara paseo txiki bat ematera eta etxera itzuli baino len terraza batean eseri gara, afalorduko ordua gerturatu arte. Villa marin afaldu eta Daniel el travieso pelikularekin a ze parrak bota ditugun !!! jajjajaj

IGANDEA. A ze eguraldi ederra gaurkoa. Goizean Getarira joan gara. A ze giro ederra! Vill marira itzuli gara bazkaltzera eta siesta txiki bat botatzera. Arratsadean maletak egin eta Gros auzotik bueltatxo bat emaera joan gara.
Beste astebukaera batean elkar ikusiko gara!! ondoooo izaaan!












No hay comentarios: