ABENDUAK 18-20 DICIEMBRE

Último fin de semana de este 2020 en Villa Mari...Nos volveremos a ver en enero.

Deseamos que el próximo año nos traiga salud para todos y que lleguen pronto los abrazos que tanto echamos de menos. 

LARUNBATA. Gaur goizean zeru lainotuarekin esnatu gara, baina gu ez gara beldurtzen eta aterki eta gabardinak hartu ditugu eta Zarautzera joan gara. Malekoitik paseoan ibili ondoren hamaiketakoa hartzeko tartea hartu dugu. Ondoren etxera bueltatu gara bazkaltzera, koliflorrra eta albondigak jan genituen. Siesta txiki baten ondoren Gros auzotik enkargu batzuk egin ditugu eta paseon ibili gara Sagues eta Kursaal aldetik. Gero Villa Marira itzuli gara Errealaren partidua ikusteko. Gaurko gure taldeak galdu egin du...

Afaldu ondoren "Yukatan" pelikula ikusi dugu.

IGANDEA. Gaur goizean gosaltzen indarrak hartu eta Hondarribiko farora joan gara. Bertan bueltaxka txiki bat eman dugu itsasoaren hamildegitik gertu. Gero buelta Jaizkibeletik egin dugu tartean gelditu bertako parajeak disfruttatzeko. Villa Marira itzultzean txistorra pintxo bat jan dugu! GORA SANTO TOMAS!!! Arratsaldean atzo hasi genuen pelikula amaitu dugu eta gutxi batzuk paseo txiki bat eman dugu Gros auzotik.

Aurtengo azken asteburua zan dugu! Datorren urtean ikusiko gara elkar! Urte berri on denoi eta ongi hasi urtea!!! 2021 urtea zoriona eta osasuna opa dizuegu. 














No hay comentarios: