URTARRILAK 12-14 ENERO

Primer finde del año en Villa Mari, qué bien lo hemos pasado!. El sábado por la mañana disfrutamos con los ensayos de las tamborradas. Por la tarde, fuimos a Zarautz a pasear y ver el atardecer. El domingo salimos a pasar el día fuera, con una primera parada en Orio, y después comida en la sociedad de Iraeta. Para cuando nos hemos dado cuenta ha llegado la hora de volver a casa. ¡Hasta la próxima!

LARUNBATA. Eguraldi bikainarekin esnatu ginen larunbat goizean. Taldean gosari eder bat egin, eta San Sebastianetako festa giroz kutsatzera irten ginen tanborradako entsegua ikustera. Tanborzaleak apur bat nahastuta ikusi genituen, beraz, zuzendari berria lanean jarri behar izan genuan. Kostatuta, baina errtmoa apur bat jartzea lortu genuen. Ondoren, giro ederra aprobetxatuz, pasiera polit bat eman genuen porturaino. Arratsaldean, berriz, furgoneta hartu eta Zarautzera joan ginen. Malekoitik pasieran gindoazela ilunabar polita ikusteko aukera izan genuen.

IGANDEA. Igandeari ere kolore polita ematen saiatu gara, eta etxeko bazkaria furgonetan sartu, eta egun pasa irten gara. Lehenengo geldialdia Orion egin dugu. Bertan, pasiera eder batekin gorputza nekatu, eta gosea egin dugu. Izan ere, bigarren geldialdia Iraetako txoko gastronomikoa izan da. Giro ederrean bazkaldu, "sobremesa" polita egin eta frontoian palatan jolasean aritu gara. Amaitzeko, berrriro ere furgonetan sartu eta Villa Marira. Ohartzerako amaitu zaigu asteburua, A,, zer pena. Hurrengoa ere ohartzerako etorri dadila.
















1 comentario:

Anónimo dijo...

Se lo han pasado de maravilla,gorka encantado con el ajetreo.gracias por cuidar a todos de maravilla