APIRILAK 26-28 ABRIL

Bonito fin de semana disfrutando de diferentes paseos, excursiones y buen ambiente: Tabakalera, Aiete, Kutxa Espazio, Zarautz,...

Larunbatean, nahiz eta eguraldiak ez lagundu, aterkiak hartu eta ondartza ingurutik paseo polita eman dugu. Ondoren, Tabakalerara gerturatu gara potea hartzera. Pasiera luzeak goseak jarri gaitu, beraz, Villa Marira itzuli gara bazkaria egitera. 

Arratsaldean, furgoneta hartu eta Arima hotelera hurbildu gara. Bertan, potea hartu eta pasiera polita eman dugu inguruko Kutxa Espazioko maketak ikusiz. Amaiatzeko, furgonetan sartu eta berriro etxera bueltan etorri gara. Afaldu eta "La Voz" ikusiz kantuan eta dantza ederki pasa dugu. Horrenbeste mugimendurekin nekea ere etorri da taldean, ia denek sofan lorik amaitu dute.

Igandea eta azken eguna aprobetxatzeko, furgonetan Zarautzera joan gara. Bertan, malekoitik paseo polita eman eta potea hartu dugu eguzkiaren epeltasunaren konpainian. Amaitzeko, etxera itzuli gara azken bazkaria egitera. Amaitzeko, hotel Bidaian azken potea hartu dugu mahai giro ederrean asteburu politari amaiera emanez. 

Ondo bukatutako asteak, lagun dezala hurrengoa ongi hastean. Laister arte!!!








2 comentarios:

Anónimo dijo...

Sus caras lo dicen todo, se lo pasan muy bien. Gracias 👍👍

Anónimo dijo...

Están encantados
Mikel ha venido muy contento
Gracias a tid@s
Fátima Martinez