OTSAILAK 28 - MARTXOAK 2

¡Fin de semana bien disfrutado! El sábado por la mañana fuimos a Hondarribia. Por la tarde algunos nos unimos al carnaval de Donosti y otros fuimos a visitar la ferrería de Rentería con su molino. El domingo por la mañana caminata por la naturaleza en Aia y, por la tarde, paseo y helado por Gros. 

Astebukaera primeran pasa dugu. Eguraldi zoragarri egin digunez, herri desberdinetara joan gara. 

Larunbat goizean, Hondarribira joan ginen eta bertan paseotxo bat eman genuen itsasontziak ikusiz. Gero, tortilla patata pintxo bat jan eta berriro Villa Marira itzuli ginen.

Arratsaldean, deskantsatu eta gero, bi taldetan banatu ginen. Batzuk Donostiko iñauterietara joan ginen eta besteak, Errenteriko Fanderia auzoan dagoen Errota ikusi eta pote bat hartu genuen bertan. 

Igandean, eguzki eder hau aprobetxatuz Aiara joan gara paseotxo bat ematera eta eguraldia aprobetxatuz pote bat hartu dugu. Arratsaldean, Grosen dagoen izozki dendan helatutxo bat jan dugu. Zeinen ongi pasa dugun! Hurrengo arte kuadrilla! Ondo izan.




























































No hay comentarios: