Finde de respiro y buenos planes en Eibar. Oñati, presa de Osaka, Mutriku, Zumaia,...
Ilusioz eta ondo pasatzeko gogoz elkartu gara guztiok Eibarren. A zer nolako asteburu polita igaro dugun: plan bikainak eta konpainia ezin hobea!
Ostirala. Arratsaldeko 18:30ean elkartu gara. Maletak etxean utzi eta Eibarko kaleetan zehar pasiera polita eman dugu. Poteoa hartu, asteburuko planak adostu, eta afaltzera itzuli gara etxera. Giro ederrean afaldu eta, apurka-apurka, ohera joan gara biharamunerako indarrak hartzera.
Larunbata. Bazkaria poltsan hartu eta eguna kanpoan igarotzea erabaki dugu. Goizean goiz, Oñatira abiatu gara. Lehen geldialdia Osaka presan egin dugu: pasiera polita emanez, eskutuan dagoen ur-biltegi zoragarri bat bisitatu dugu. A zer paraje ederra!
Ondoren, Oñatiko herrira joan gara. Bertan poteoa egin eta Amaiaren "txokora" joan gara bazkaltzera. Giro ezin hobean bazkaldu, karta jokoan ibili eta, ondoren, furgoneta hartu eta Mutrikura abiatu gara bertako festa giroa ikustera. Bidean utzi dugu furgoneta eta kostaldetik paseoan jaitsi gara herrira. Han, poteoa hartu, txaranga ikusi eta festaren giroaz gozatzeko aukera izan dugu. Azkenik, Eibarrera itzuli gara afaltzera.
Igandea. Asteburuko azken eguna izan arren, gogotsu esnatu gara. Furgoneta hartu eta Zumaiara joatea erabaki dugu. Herrian barna paseoa eman dugu, ondartza ingurura arte, eta goizeko potea hartzeko aprobetxatu dugu. Ondoren, itsasoa begiratuz hamaiketakoa egin dugu. Zein giro goxoa egoten den Zumaian! Amaitzeko, etxera itzuli gara azken bazkaria egitera. Ondoren, azken potea hartu dugu elkar agurtu eta asteburuko gertaerez hitz egiteko
Ohartu orduko igaro zaigu asteburua. Mila esker sortu duzuen giro bikainarengatik. Ondo pasa oporrak, zaindu eta bueltan ikusiko dugu elkar.
No hay comentarios:
Publicar un comentario