IRAILAK 26-28 SEPTIEMBRE

Finde en Villa Mari... Un poco de todo: Monte, Festival de Cine, Pelis en casa, pintxos y paseos viendo el mar... Hasta pronto!

A ze gogoa geneukan asteburua iristeko! Ostiral arratsaldean maletak hartu eta Villa Marin elkartu gara!! Guztiok aurkeztu, maletak hustu eta elkarrekin etxeko sofan eserita kontu kontari egon ginen asteko kontuak kontatzen, eta ondoren ederki afaldu genuen. Ostirala izanik denok nekatuta geunden eta afal ondoren telebista pixka bat ikusi ondoren lotara joan ginen.

Larunbat goizean egundoko eguzkia atera zuen. Gosaldu, dutxatu, eta Larraitzera joan ginen paseotxo bat ematera, Txindoki magalean, txorien kantuak, eguzki izpiak eta lagun talde ederrean trago bat eta pintxo bat jan genuen. Zeinen gustura egon ginen!!!

Bazkaltzera etxera itzuli ginen, bazkari goxo goxoa jan eta siestara!!! Arratsaldean berriz, Donostiako Zinemaldiko azken eguna izanik, ezin izan ginen etxean gelditu eta gu ere alfonbra gorrian ibiltzera animatu ginen famatuak bezala!! Jende andana zebilen bertan, argazkilari asko eta famatuak ere pasatu ziren bertatik!! Ondoren Zurriolako bankuan eseri ginen gau giro ederrean eta kontu kontari egon ginen. Etxean afaldu, eta guztiok pelikula eder bat ikusi genuen Kika Super Sorgina, palomita batzuek lagunduta!! Eta ondoren guztiok lotara!!!! Iganderako deskantsatzera!

Igandean eguraldi ona aprobetxatzeko, goizean gosaldu dutxa frexko bat hartu eta Grosera irten ginen trago bat eta pintxoa jatera!! Mmmmm? ze goxoa zegoen kroketa!!! Bazkal ondoren, siesta egin eta guztiok batera Fast & Furius filma ikusi genuen meriendatu bitartean!!

Zeinen asteburu polita pasa dugun lagun artean!!!



























No hay comentarios: