AZAROAK 7-9 NOVIEMBRE (EIBAR)

Menudos planazos este finde en el respiro de Eibar... Empezamos por el pintxo-pote del viernes para entrar en ambiente. El sábado nos vamos de excursión todo el día.... primero Zumaia, comemos en la sociedad de nuestra monitora, y por la tarde visitamos la cueva de Ekain-berri, qué interesante! El domingo, nos lo tomamos con más calma después del largo día de ayer,, paseo por Zarautz y vuelta a Eibar a despedirnos con una rica comida en casa. ¡Hasta pronto!

Ostirala. Nahiz eta euriarekin eman hasiera asteburuari, gogotsu eta ilusioz elkartu gara Eibarren. Lehenik eta behin, maletak etxean utzi eta kalera irten gara lehen potea hartzera. Giro ederrean, asteburuko planak prestatu ditugu, eta egia esan, a zer nolako planak! Barre artean, ideiak bata bestearen atzetik etorri dira. Ondoren, etxera bueltatu, afaldu eta indarrak hartzeko oheratu egin gara. Biharko eguna luzea eta polita izango baita.

Larunbata. Nahiz eta eguraldiak ez lagundu, furgonetan bazkaria sartu eta abenturari ekin diogu! Lehen geldialdia Zumaian egin dugu: itsas usaina, paseo ederra eta pote gozo bat lagun. Gero, Zestoara joan gara Iratiren txokora bazkaltzera. Bazkalostean, Ekainberriko kobazuloetara abiatu gara; bisita benetan interesgarria izan da, eta asko ikasi dugu bertako historiaz. Egun luzea izan da, eta neka-neka eginda, Eibarrera itzuli gara. Afaldu ondoren, eta lasai-lasai oheratzen joan gara.

Igandea. Eguraldi ona, a zer poza!. Gauzak horrela, Zarautzera joan gara goiza igarotzera. Paseo ederra egin dugu hondartzan zehar eta, noski, pote bat ere hartu dugu giro bikainaz gozatzeko. Zarautzen beti dago bizitasuna, eta gaur ez zen salbuespena! Gainera, Argiñanori bisita txiki bat egin diogu. Bazkaltzeko ordua iritsi denean, furgonetara itzuli eta Eibarrera bueltatu gara azken bazkaria elkarrekin egitera. Asteburuari amaiera polita emateko, postre berezi bat prestatu dugu, denon artean partekatzeko.

Ederki igaro dugu asteburua: euri, eguzki eta irribarre artean. Oroitzapen polit bat gehiago gure bildumarako.





































No hay comentarios: