URTARRILAK 9-11 ENERO (EIBAR)

Ostiralean denak elkartu, Lide eta Naroa ezagutu eta pote bat hartzera joan ginen asteburuari hasiera emateko. Asteburua planifikatu genuen eta goiz joan ginen ohera aste guztian lana egin eta gero nekatuta zeudelako. 

Larunbat goizean, gosaldu, dutxatu eta Ermuara topoan jaon ginen furgonetaren bila. Euri mordo bat egiten zuen eta zertxobait hoztu ginenez, kafe bero bat hartu genuen, patata eta azeituna batzuen laguntzarekin. Furgoneta hartu eta Eibarera bueltatu ginen. Arratsaldean, Lasarteko bolerara abitu ginen boloetako partida bat egiteko gogo askorekin, baina ez genuen zorte asko izan, dirudienez, Gipuzkoako pertsona guztiak guk bezala pentsatu zutelako eta bolerara iristean gure aurretik 100 pertsona zeudela esan zigutenean, bertako jokuetan jolastu ginen. Nahiz eta boloetan ez ibili, oso ondo pasa genuen bertako makinetan jolasten. 

Igande goizean Elgoibar aldera joan gara eta ondoren berriro Ermuara furgoneta bertan uztera. Lorentzo atera da eta paseatzeko aukera izan dugu, Ermuako presa ezagutu dugu, pena gaur hotz egiten duela, bestela batenbat animatuko litzake sartu-atera bat egitera. Tripa betetzeko, kroketa eta patata batzuk eskatu ditugu, bazkaldu, siesta eta pelikula bat ikusiz asteburuari amaiera eman diogu. A ze ondo pasa dugun, hurren arte!!

















No hay comentarios: