APIRILAK 24-26 ABRIL (EIBAR)

¡Fin de semana redondo entre amigos! Eogoibar, Deba, Arrate, concierto de "En Tol sarmiento" en la tele, peli y merienda casera,... ¿qué te parece?

Ostirala irribarre artean hasi genuen, denok elkartu, Asier ezagutu eta Eibarren trago baten bueltan asteburua planifikatu genuen. Ideiak argitu bezain pronto, trena hartu eta Ermura jo genuen furgonetaren bila. Etxean, denon artean mahaia prestatu, lasai afaldu eta atseden hartzera joan ginen, hurrengo egunerako indarrak gordez.

Larunbat goizean eguzkia lagun, Elgoibarrera abiatu ginen. Anak bere herriko txokoak erakutsi zizkigun, eta ibilaldiak gosea piztu zigunez, trago bat eta alioli patata goxo batzuk hartu genituen. Arratsaldean Debara joan ginen, izozki fresko baten ametsean? baina eguraldiak ustekabea eman zigun eta, azkenean, kafe bero eta cola-cao batekin berotu ginen. Itsaso ondoko paseo lasaia egin ondoren, Eibarrera itzuli ginen. Afal orduan, ETSen kontzertua telebistan jarri eta musika giroan afaldu genuen, batzuk goiz erretiratu ziren, baina beste batzuk azken abestira arte geratu ziren, parrandarako gogoz.

Igandean, ohiturari eutsiz, furgoneta hartu eta Arratera igo ginen, bertako kroketak dastatzera. Giro aparta, eguzkia aurpegian, eta mahai gainean kroketa, kalamar eta tragoak? ezin hobea! Gero, Ermura jaitsi, furgoneta utzi eta paseo atsegin bat eman genuen trenera bidean. Asteburuari agur esateko, elkarrekin bazkaldu, bizitakoa gogoratu eta pelikula batekin borobildu genuen eguna.

Hurrengora arte!

















No hay comentarios: