Maiatzak 8-10 (Eibar)

Fiestas el barrio de Urkizu, paseo por Ondarroa, aperitivo del domingo en Arrate,... ¿qué os parece?

Ostirala. Senideak agurtu ostean, gauzak etxean utzi eta Urkizura joan ginen, bertan Letra Galiziarren Festa ospatzen ari zirela jakin genuelako. Girotxo politaz eta musikaz gozatu genuen, eta baita hortik potetxo bat hartu ere, asteburuan egingo genituen planak adosteko aprobetxatuz.

Larunbata. Larunbatean goizean goizetik mugitu eta Eibarretik paseo bat eman genuen eguraldi ona lagun. Urkizura ere hurbildu ginen, herri kirolak ikusteko. Ederki pasa genuen aizkolarien lehia bizia gertutik jarraituz. Ondoren, bazkaldu, atseden hartu eta berriz kalera irten ginen, Ermuan furgoneta jaso eta Ondarrura joateko asmoz. Eta ederki pasa genuen bertan ere, euri tantarik gabe.

Igandea.  Azken eguna Arratera igotzeko baliatu genuen, goizeko eguzki izpiez gozatzeko. Hor argazkitxo batzuk atera genituen, eta baita poteak eta kroketa batzuk hartu ere. Eta zortea izan genuen, gero furgoneta Ermuan utzi eta etxera itzultzeko tarte justua izan genuelako ekaitza berriz sartu aurretik. Asteburu ederra, eta busti gabe! :)



















No hay comentarios: