EKAINAK 5 -7 JUNIO

Nuestro fin de semana en agradable compañía y planes tranquilos: El viernes aprovechando que los días son largos, paseo y pote por Gros. El sábado, por la mañana visitamos las plantas y animales de Endeenea, por la tarde hacemos plan casero (merendola, peli, pintar,..), y al oscurecer animamos a los corredores de la carrera nocturna. El domingo nos vamos a Orio a disfrutar del sol y por la tarde peli en casa. ¿Qué os parece?

Ostiralean denok elkartu ginen. Maletak etxean utzi eta, eguraldi ona aprobetxatuz, Grosetik paseo bat ematera joan ginen. Paseoa tragotxo batekin amaitu genuen, eta denon artean asteburuko planak antolatu genituen. Ondoren, etxera itzuli eta elkarrekin afaldu genuen. Afalostean, telebista pixka bat ikusi eta lotara joan ginen.

Larunbat goizean, Pablo eta Angel Villa Marira etorri ziren, eta ilusio handiz hartu genituen. Furgonetan igo eta Endaeneara joan ginen, bertako landareak ezagutzera eta han dagoen loroarekin denbora pasatzera. Goiza pote bat hartuz amaitu genuen.

Arratsalderako eguraldi txarra iragarrita zegoenez, merendatzeko gauza goxoak erosi eta etxean merendola eder bat egin genuen. Batzuk margotzen aritu ziren, beste batzuk pelikula bat ikusten, eta denok oso gustura egon ginen. Gauean, etxe azpitik lasterketa bat igaro zen eta leihotik korrikalariei animoak ematen egon ginen. Giro polita sortu zen, eta denok gustura egon ginen.

Igande goizean, Jose Luisekin elkartu, dena prestatu eta Oriora joan ginen eguraldi ona aprobetxatzera. Itsasoaren ondotik paseo atsegin bat eman genuen eta, ondoren, patata batzuk jan genituen eguzkiaz gozatzen genuen bitartean. Arratsaldean, meriendatxo bat egin eta pelikula bat ikusi genuen familiak etorri ziren arte. Hurren arte! 

















No hay comentarios: