IRAILAK 25-27 SEPTIEMBRE

 ¡OTRO FIN DE SEMANA FANTÁSTICO EN VILLA MARI! 

Hemos pasado un fin de semana muy bonita en Villa Mari, hemos dejado el verano atrás y le hemos abierto las puertas a otoño con un tiempo y unos planes muy agradables. Ver películas, dar paseos por Donosti, tomar potes y pintxos, incluso hemos ido a las fiestas de San Pedro.


Ostirala: Villa-Marin elkartu ginen arratsaldeko 19:00 etan eta denak elkartu ondoren, gelak banatu eta bakoitzak bere gauzak maletatik atera eta txukun txukun jarri zituen. Ondoren, gure sukaldariak prestatutako afari goxoa dastatu genuen. Tripa bete ondoren, lasai-lasai sofan egon giñen telebista ikusten eta batzuei aste guztiko nekea gainera etorri zitzaion momentu horretan. Begiak ixten hasi ziren batzuk, nekez jota eta ohera joatean erabaki genuen, larunbaterako indarrak hartzeko helburuarekin!


Larunbata: Goiza primeran hasi genuen, esnatu gosaldu eta dutxatu ondoren, donostitik paseo bat ematera atera ginen, eguraldi ona aprobetxatuz. Zurriolatik paseatzen, alfronbra gorria ikustera ere gerturatu ginen. Aktoreen zain egon ginen baina gu jarri ginen argazkietan aktore lanetan! BRAD PITT non ote dago? Gure inguruan ez zen azaldu, horrelakorik, baina ezta behar ere, izan ere pirmeran pasa genuen argazkiak ateratzen. Gero, Victoria Eugeniara joan ginen zerbait hartzera terraza batean. Ondoren indarrak hartu eta gero, etxera bueltatu ginen bazkaldu eta pixka bat deskantsatzera. Arratsaldean, beste buelta txiki bat eman genuen donostitik, zerbait hartuz. Gauean, nekea nabari zen, eta etxean afaldu ondoren pelikula bat jarri genuen lasai lasai egoteko. " HOME ALONE, SOLO EN CASA" pelikula.


Igandea: Goizean esnatu, gosaldu eta dutxatu ondoren San Pedrora joatea erabaki genuen. Batzuk autobusez eta beste batzuk furgonetan joan ginen. Bertan aparkatu ondoren, festak zirela konturatu ginen. Musikaz bete ziren kalean eta erraldoi zein buru handiak ere ikusi genituen! Gustora egon ginen bertan eta paseo polit bat eman ondoren, Donostira  bueltatu ginen eta Handia hotelean pote bat hartzera gelditu ginen. Nekea nabari zen aurpegietan, asteburu bikaina, talde! Hurrengoan, gehiago!













No hay comentarios: