Nuestro finde en Villa Mari: Sábado por la mañana concierto en Miramon de la Orquesta Sinfónica de Euskadi, disfrutamos con la obra "Arriaga bizi da". Sábado por la tarde, visitamos la Hípica de Hondarribi, ¡siempre es un planazo!. El domingo por la mañana paseo por Zarautz y por la tarde, merendola, música y juegos en Villa Mari. ¿Qué os parece?
Azkenean iritsi zaigu ostirala!! A ze gogoak genituen Villa Marin denok elkarrekin egoteko!
Maletak desegin bezain laster, pijama jantzi eta salara joan ginen denok, aurrean genuen asteburu guztia antolatzera, a ze parrak bota genituen. Afaldu eta gero Goazen telesaiaren kapitulo bat ikusi genuen, gero denok lotara bihar egun luzea daukagu eta.
Larunbat goizean, gosaldu, dutxatu prestatu eta martxa! Euskadiko Orkestrako kontzertu batera joan ginen, ez dakizue zenbat txalo egin genituen. Bazkaldu eta gero batzuk siesta bota zuten eta besteak salan Fast an Furios 9 pelikula ikusten hasi ginen. Pilak kargatu ondoren motxila hartu meriendarekin eta berriro kalera, nahiz eta denboraldia ez lagundu Hondarribiko Hipikara joan ginen, han zaldiak eta ponyak ikusi eta ikutu genituen, batzuk oso handiak ziren eta a ze beldurra. Euri asko egiten zuenez pote bar hartzera joan gien eta merienda ederra egin genuen. Etxera bueltatzerakoan ez pentsa eguna bukatu zela, bizkotxo bat egitea bururatu zitzaigun. Behin bukatuta pijama jantzi, afaldu eta pelikula bukatu genuen.
Igandea iritsi zaigu jada, eta a ze eguraldi ona, azkenean eguzkia! eta gainera gosaltzeko atzoko bizkotxoa daukagu, oso goxua gelditu zaigu, ikusten da sukaldari paregabeak ditugula taldean! Berriro ere dutxatu, prestatu, furgoneta hartu eta Zarautzera joan gara, bertan paseo bate eman dugu eta etxera bueltatu baino lehen pote bat hartu dugu. Somatzen da nekatutak gaudela, horregatik bazkaldu eta gero Villa Marin gelditu gara, terrazan merendola antolatu dugu, musika, jolasak eta gure konpaniaz gozatu dugu. Asteburu bikaina pasa dugu, hurrengora arte!!





























No hay comentarios:
Publicar un comentario