Lehenik eta behin komunera joan gara bidaia eta gero eta ordurako ya Maitek eta Iñakik harrera gisa ponpak egiteko beharrekoak prestatu digute. Ze ponpa haundiak egin dituguen!!! Bertan zituzten astoak eta zaldiak ikusi ditugu, baita Txiki eta Uliarekin (txakurtxoak) jolastu ere. Hau da hau naturarekin kontaktuan jartzea!!! Bazkaltzea gindoazela, sorpresatxo bat izan dugu: Luis eta Juana bikotea etorri dira egun polit honen parte hartzea!! Edalhontziak pertsonalizatu ditugu marrazki batzuekin eta Evak prestatutako bazkari goxoa jan dugu!!! A ze eskua duen gure Evak!!! Bapatean zer!! eta Maitek 3 patata tortilla atera ditu!!! Bufff ezin hobeak benetan.
Zuhaitz azpian bazkaldu ostean, bueltaxka bat ematea erabaki dugu bazkaria jaisteko, eta piña batzuk biltzen jardun gara. Zaldiekin ere izan gera eta batzuk ere siestatxo bat egiteko aukera izan dugu hamaka batean. Atsalde aldean, gelatxo batera sartu gara danok eta musika jotzen jardun gara!!! Pianoa, txirula, txalaparta, hirukia, bonboak, eta australiako bi tresna ere!!! Musikaz gozatu dugu egia esan!!!!! Joee dena ezin hobe Ozaetan!!
Arratsaldea aurrera egin du, baina ezin ginen Ozaetaz agurtu Luis eta Juanaren poniak ikusi gabe. Beraz, euren etxera abiatu gara eta 6 poniak, sagarondoak eta baratzak ikusi ditugu, baita poniei jatekoa eman ere.
Joeeeee... hitzik gabe gaude, ezin espresatu gure alaitasuna! Baina dagoeneko etxera bueltatzeko garaia iritsi zaigu. Etxeratu gara eta eroso jantzita afaldu dugu. Telebista piska bat ikusi dugu, baina egun intentsoa izanda, oheratzeko garaia aurreratu zaigu. Bihar arte danoi!!!
A ze asteburu potentea, arratsaldean, Sagueseruntz atera gara hankak luzatzera eta asteburuaz hitz egitera. Zenbat ekitaldi!!!! Ezin hobe pasa dugula danok ados gaude, lastima bukatu zaigula!! Baino ze demontre, hurrengorako atzo baino gutxiago geratzen zaigu!!! Beste bat arte kuadrila, ondo izan!





