IRAILAK 15-17 SEPTIEMBRE

Último fin de semana del verano, tiempo precioso, mar, música, helado y buenos planes: Festival Atlantikaldia en Rentería, DJ en Orio, Olas y Surf en Zarauz, y que no falten los aperitivos.

LARUNBATA. Larunbat goizean ondo deskantsatu ondoren, gosaldu, jantzi eta furgoneta hartu dugu. Asteburu honetan Atlantikaldia izan da Errenterian eta guk larunbat goiza aukeratu dugu hara joateko. Musika pixkat entzun eta dantza ikuskizun bat ikusteko aukera izan dugu. Eta noski plazan musika entzuten genuen bitartean pote eta pintxo goxo bat hartu dugu!

Arratsaldean Orioko hondartzara joan gara, paseo handi bat eman dugu kai-mutur bukaeraino. Arrantzaleak arrantzatutako arrainak ikusi ditugu, eta maita bertako gaztetxo batzuk harrapatutako medusak ere!! Bueltan, hondartzako txiringitoan DJ bat zegoela ikusi eta pote bat hartu dugu terrazan, musika entzuten genuen bitartean. Larunbata musikala izan da erabat.

IGANDEA. Igande goizean Zarautzera joan gara. Malekoietik paseo polit bat eman dugu, beroa pasa dugu eta guzti. Olatu handiak eta surflariak ikusi ditugu. Malekoieko terraza batean jarri gara eta kroketa goxo bat jan dugu. Gero Carlos Arribasen helatu dendatik pasa eta txokolate eta hurra zaporedun tarrina handia erosi dugu postrerako. Ze helatu goxoa!!!!  

Arratsaldean Bidaia hotelera hurbildu gara, eguzki pixkat hartzeko aukera izan dugu terrazan. Eta asteburuari bukaera on bat emateko, bertan pote goxo bat hartu dugu!!



























IRAILAK 8-10 SEPTIEMBRE

¡Finde de septiembre! Regatas, fiestas de Aiete, helado,...y celebración de cumples!

Ostiralean iritsi eta etxeko terrazan zerbait hartu eta afaldu genuen.

Larunbat goizean Aieteko festetara joan ginen (A ze giroa zegoen!) han pote  bat hartu eta bazkaltzera bueltau gienen.

Arratsaldean bero asko egiten zuenez eta bihar Juantxo eta Josetxoren urtebetetzeak direnez, beren urtebetetzeak ospatu genituen. Merendola bat prestatu, dantza pixkat egin eta kandelak puztu genituen.

Igande goizean Estropadak zirela eta, taberna  atera joan ginen pote bat hartzera hauek ikusten genituen bitartean.

Arratsaldean, bueltatxo bat eman eta izozki bat jan genuen.











ABUZTUAK 25-27 AGOSTO

 LARUNBATA

Goizean eguraldi aldrebesa izanda ere furgoneta hartu eta Zarautzera animatu gara bertako merkatu bat ikustera, Zarautzeko Outlet feria. Bertako postutxoak ikusteko aukera izan dugu, txapelak, arropa, xaboiak, poltsoak etab. Gustora ibili gara! Ondoren terraza batean pote bat hartu dugu.

Bazkal ostean, batzuk siesta pixkat eta beste batzuk pelikula bat ikusi ondoren, furgoneta hartu eta Hondarribiko portura joan gara, portutik paseotxo bat eman eta bertako terraza batean pote bat hartu dugu. 

IGALDEA

Goizean Egiara hurbildu gara, Tabakaleran sartu eta bertako erakusketa bat ikusi dugu. Miradorera igo eta bertako tabernan pote bat eta enpanadilla goxo batzuk hartu ditugu. Ah ze hamaiketako goxoa!

Arratsaldean, lasagna bazkaldu ondoren, maletak prest utzi eta kalera irten gara, Bidaia Hotelera gerturatu eta bertan asteburuari agur esateko pote goxo bat hartu dugu.

Asteburu bikaina pasa dugu Villa Marin!