IRAILAK 15-17 SEPTIEMBRE

Último fin de semana del verano, tiempo precioso, mar, música, helado y buenos planes: Festival Atlantikaldia en Rentería, DJ en Orio, Olas y Surf en Zarauz, y que no falten los aperitivos.

LARUNBATA. Larunbat goizean ondo deskantsatu ondoren, gosaldu, jantzi eta furgoneta hartu dugu. Asteburu honetan Atlantikaldia izan da Errenterian eta guk larunbat goiza aukeratu dugu hara joateko. Musika pixkat entzun eta dantza ikuskizun bat ikusteko aukera izan dugu. Eta noski plazan musika entzuten genuen bitartean pote eta pintxo goxo bat hartu dugu!

Arratsaldean Orioko hondartzara joan gara, paseo handi bat eman dugu kai-mutur bukaeraino. Arrantzaleak arrantzatutako arrainak ikusi ditugu, eta maita bertako gaztetxo batzuk harrapatutako medusak ere!! Bueltan, hondartzako txiringitoan DJ bat zegoela ikusi eta pote bat hartu dugu terrazan, musika entzuten genuen bitartean. Larunbata musikala izan da erabat.

IGANDEA. Igande goizean Zarautzera joan gara. Malekoietik paseo polit bat eman dugu, beroa pasa dugu eta guzti. Olatu handiak eta surflariak ikusi ditugu. Malekoieko terraza batean jarri gara eta kroketa goxo bat jan dugu. Gero Carlos Arribasen helatu dendatik pasa eta txokolate eta hurra zaporedun tarrina handia erosi dugu postrerako. Ze helatu goxoa!!!!  

Arratsaldean Bidaia hotelera hurbildu gara, eguzki pixkat hartzeko aukera izan dugu terrazan. Eta asteburuari bukaera on bat emateko, bertan pote goxo bat hartu dugu!!



























No hay comentarios: