URTARRILAK 19-21 ENERO

Kaixo! El viernes llegamos a Villa Mari listos para celebrar la víspera de San Sebastián: Después de una cena especial, con nuestros gorros, tambores y palillos, vemos el arranque de la tamborrada por la tele. El sábado, día de San Sebastián, lo pasamos disfrutando la fiesta por Donosti, bien abrigados, y terminamos el día tomando un cola-cao caliente en el hotel junto a Villa Mari. ¡Qué bien lo pasamos! El domingo, disfrutamos del buen tiempo acercándonos en autobús al Antiguo y paseamos hasta el Peine de los Vientos. Por la tarde, de vuelta a tomar algo al hotel. Hasta pronto!!

Kaixo! Ostiralean, heldu ginenean, San Sebastian bezpera zen. Danborrak eta txanoak  prestatu eta 00:00tan telebistan danborradaren hasiera ikusi degu!!!! Zein ondo pasa dugun!

LARUNBATA. Gaur hotz izugarriarekin esnatu gara.  Dutxa beroa hartu, ederki gosaldu eta tipi-tapa irten gara. Gaur San Sebastian eguna da eta egun guztia aprobetsatu degu txikien tanborrada ikusteko. Danborra joaz kalez kale ibili gara. Pote bat ere hartu dugu gorputza berotzeko. Eguerdirako Villa Marira etorri gara bazkaltzera. Arratsaldean pixkat deskantsatu eta gero, jaiarekin jarraitu dugu. A ze jendetza!!! Ondoren Villa Mari ondoko Hotelera joan gara Kolakao beroa edatera. 20:30aldera afaldu dugu. Gauean "Una chica de jersey" pelikula ikusi eta ohera joan gara. Bihar arte!

IGANDEA. Gaur ere eguraldi ederrarekin esnatu gara. Paseo bat emateko aprobetxatu dugu. Autobusa hartu eta Antiguora joan gara. Bertan Haizearen Orretzera hurbildu gara, denok batera argazki eder bat ateratzera. Ondoren Villa Marira etorri gara bazkaltzera. Arratsaldean denak batera tipi - tapa Villa Mari ondoko Hotelera joan gara freskagarri bat edatera.  Konturatzerako etxekoak etorri dira gure bila. Beste bat arte! Ondo izan!































URTARRILAK 12-14 ENERO

Primer finde del año en Villa Mari, qué bien lo hemos pasado!. El sábado por la mañana disfrutamos con los ensayos de las tamborradas. Por la tarde, fuimos a Zarautz a pasear y ver el atardecer. El domingo salimos a pasar el día fuera, con una primera parada en Orio, y después comida en la sociedad de Iraeta. Para cuando nos hemos dado cuenta ha llegado la hora de volver a casa. ¡Hasta la próxima!

LARUNBATA. Eguraldi bikainarekin esnatu ginen larunbat goizean. Taldean gosari eder bat egin, eta San Sebastianetako festa giroz kutsatzera irten ginen tanborradako entsegua ikustera. Tanborzaleak apur bat nahastuta ikusi genituen, beraz, zuzendari berria lanean jarri behar izan genuan. Kostatuta, baina errtmoa apur bat jartzea lortu genuen. Ondoren, giro ederra aprobetxatuz, pasiera polit bat eman genuen porturaino. Arratsaldean, berriz, furgoneta hartu eta Zarautzera joan ginen. Malekoitik pasieran gindoazela ilunabar polita ikusteko aukera izan genuen.

IGANDEA. Igandeari ere kolore polita ematen saiatu gara, eta etxeko bazkaria furgonetan sartu, eta egun pasa irten gara. Lehenengo geldialdia Orion egin dugu. Bertan, pasiera eder batekin gorputza nekatu, eta gosea egin dugu. Izan ere, bigarren geldialdia Iraetako txoko gastronomikoa izan da. Giro ederrean bazkaldu, "sobremesa" polita egin eta frontoian palatan jolasean aritu gara. Amaitzeko, berrriro ere furgonetan sartu eta Villa Marira. Ohartzerako amaitu zaigu asteburua, A,, zer pena. Hurrengoa ere ohartzerako etorri dadila.
















ABENDUAK 15-17 DICIEMBRE

Este fin de semana hemos aprovechado el sol durante el día para dar buenos paseos y también la noche para disfrutar las luces y decoración navideña. Y no han faltado tampoco los cafecitos calientes y las pelis caseras. Volvemos pronto... ¡en 2024! ¡Felices fiestas!

LARUNBATA. Goizean dotore ipini eta kalera irten gara, Uliako Lore-Baratzetara joan gara paseo bat ematera. Eguzki pixkat hartu dugu, bertako baratzak,  lore eta zuhaitzak ikusi ditugu. Ondoren Maybe kafetegira hurbildu gara eta bertan hamaiketako goxo bat hartu dugu. 

Villa Marira bueltatu gara, bazkaldu eta pelikula bat ikusi dugu.

Arratsaldean Donostian zehar dauden gabonetako argiak ikustera atera gara. Santa Katalina plazatxoko merkaturaino iritsi gara, bertan dauden postutxoak ikusi ditugu eta ondoren Kursalera hurbildu gara, bertan dagoen gabonetako bola erraldoia ikustera, ze politta!!

VillaMarin goxo afaldu ondoren, "Shrek pelikula" ikusi dugu eta asko gustatu zaigu, oso dibertigarria izan da!

IGANDEA. Goizean eguraldi itzela izan dugu eta Gros aldetik buelta bat eman dugu, Saguesetik itsasoa ikusi dugu, gaur olatu asko eta surfista pila ikusi ditugu itsasoan. Eguzki pixkat hartu dugu eta ondoren bote bat hartu dugu hango taberna batean. Bueltan ogia eta postretxo bat erosi eta bazkaltzera bueltatu gara VillaMarira.

Arratsaldean, Bidaia Hotelera joan gara azkeneko pote goxoa hartzera. A ze asteburu politta izan dugun VillaMarin!