Martxoak 1-3 Marzo (Eibar)

¡Este fin de semana en Eibar ha dado para muchos planes! Poteo popular, Romería de San Agustín en Azpeitia, Paseo y Teatro en Zumaia, animar en la Duatlon de Eibar desde nuestro balcón... ¡Lo hemos pasado genial!

Asteburu euritsua izan dugu martxo hasiera honetan, baina ez diogu horregatik planak egiteari utzi. 

Ostiralean elkartu ginen, bestetan baino ordubete lehenago, beraz maletak etxean utzi eta Eibarko giroaz gozatzera irten ginen kalera. Zerbait hartzera eseri ginen taberna batean eta gosearekin, etxera egin genuen buelta, afaltzera. Elkarrekin goxo afaldu eta "El conquistador del fin del mundo" ikusi genuen, bertako proba eta kaleratzeak, primeran pasatu genuen. Lotara joan ginen berandu baino lehen, hurrengo egunerako indarrak batzeko.

Larunbata ere eguraldi tristez hasi genuen baina aterkiak hartu eta Eibarko kaleetan barrena aritu ginen goizean, razio eta trago batez disfrutatu, euskal jaien inguruko erakusketa ikusi eta bazkaltzera egin genuen, arratsalderako indarrak gordetzeko. Arratsaldean, duatloia ikusi ahal izan genuen etxeko balkoitik, ostean furgoneta hartuta Azpeitiara hurbildu ginen, erromeria baitzegoen San Agustinen. A ze giro aparta! Trikiti eta panderoak alaitu zuten gunea, dantzariak ere ez ziren falta, eta guk ere mugitu genuen gerria!! Afaltzeko etxean geunden, pelikula bat ikusi eta igandea aprobetxatzeko asmoz oheratu ginen. 
Igandea: Azken eguna dela eta, berriz furgonetaz kostaldera egin dugu, Zumaira! Antzokian izan gara antzerki bat ikusten, oso ongi pasa dugu, barrezka aritu gara. Irteterakoan aterri zela eta sandwich bat jan dugu herritik paseatu ahala.
Bazkal ostean, kalera irten gara asteburua ongi agurtzera, elkarrekin eman diogu amaiera igandeari, merienda on bat janda!
Primeran ibili gara, zein asteburu polita, hurren arte!














 





OTSAILAK 23-25 FEBRERO

OSTIRALA. VillaMarira iritsi maletak hustu eta errealeko partidoa ikusi dugu afaria berotzen den bitartean. Afaldu ondoren "Los becarios" pelikula ikusi dugu.

LARUNBATA. Goizean jeiki eta ondo gosaldu ondoren zeramika tailerra egin dugu. Bakoitzak bere piezatxoa sortu du, batzuk buztin txuriarekin eta beste batzuk marroia. Gero bazkaltzera igo gara. 

Arratsaldean Antiguoko zinemara hurbildu gara "Cualquiera menos tú" pelikula ikustera. Oso dibertigarria izan da! Palomitak eta sandwichak ere eraman ditugu bertan jateko.

IGANDEA. Goizean ateri dagoela aprobetxatu eta kalera irten gara paseo bat ematera. Itsasoa ikusi dugu, a ze olatu handiak ikusi ditugun Zurriola hondartzan! Gero Txofre plazara abiatu gara eta bertako terraza batean pote goxo bat hartu dugu! Primeran ibili gara!

Arratsaldean, atzo zeramika tailerrean egin genituen piezatxoak margotzen ibili gara, lehortzen utzi eta etxera eraman ahal izateko! Margotzen bukatzean merendatzeko, mazedonia goxo bat prestatu dugu!

 --------------------------------------------------

VIERNES. Vemos el partido de real mientras se calienta la cena, y después de cenar hemos visto la película "Los becarios".

SÁBADO. Por la mañana hemos hecho un taller de cerámica. Cada uno ha creado su propia piecita, unos con arcilla blanca y otros con arcilla marrón. ¡Qué artistas estamos hechos! Por la tarde nos hemos acercado al cine del Antiguo para ver la película "Cualquiera menos tú". ¡Muy divertida! Nos hemos llevado palomitas y sándwiches para comer allí.

DOMINGO. Salimos a la calle a dar un paseo y ver el mar, ¡qué olas tan grandes en la playa de la Zurriola! Luego nos dirigimos a la plaza del Txofre y en una de sus terrazas tomamos un aperitivo!

¡Por la tarde, pintamos la cerámica que hicimos ayer y merendamos una deliciosa macedonia!