Martxoak 1-3 Marzo (Eibar)

¡Este fin de semana en Eibar ha dado para muchos planes! Poteo popular, Romería de San Agustín en Azpeitia, Paseo y Teatro en Zumaia, animar en la Duatlon de Eibar desde nuestro balcón... ¡Lo hemos pasado genial!

Asteburu euritsua izan dugu martxo hasiera honetan, baina ez diogu horregatik planak egiteari utzi. 

Ostiralean elkartu ginen, bestetan baino ordubete lehenago, beraz maletak etxean utzi eta Eibarko giroaz gozatzera irten ginen kalera. Zerbait hartzera eseri ginen taberna batean eta gosearekin, etxera egin genuen buelta, afaltzera. Elkarrekin goxo afaldu eta "El conquistador del fin del mundo" ikusi genuen, bertako proba eta kaleratzeak, primeran pasatu genuen. Lotara joan ginen berandu baino lehen, hurrengo egunerako indarrak batzeko.

Larunbata ere eguraldi tristez hasi genuen baina aterkiak hartu eta Eibarko kaleetan barrena aritu ginen goizean, razio eta trago batez disfrutatu, euskal jaien inguruko erakusketa ikusi eta bazkaltzera egin genuen, arratsalderako indarrak gordetzeko. Arratsaldean, duatloia ikusi ahal izan genuen etxeko balkoitik, ostean furgoneta hartuta Azpeitiara hurbildu ginen, erromeria baitzegoen San Agustinen. A ze giro aparta! Trikiti eta panderoak alaitu zuten gunea, dantzariak ere ez ziren falta, eta guk ere mugitu genuen gerria!! Afaltzeko etxean geunden, pelikula bat ikusi eta igandea aprobetxatzeko asmoz oheratu ginen. 
Igandea: Azken eguna dela eta, berriz furgonetaz kostaldera egin dugu, Zumaira! Antzokian izan gara antzerki bat ikusten, oso ongi pasa dugu, barrezka aritu gara. Irteterakoan aterri zela eta sandwich bat jan dugu herritik paseatu ahala.
Bazkal ostean, kalera irten gara asteburua ongi agurtzera, elkarrekin eman diogu amaiera igandeari, merienda on bat janda!
Primeran ibili gara, zein asteburu polita, hurren arte!














 





No hay comentarios: