MAIATZAK 30 MAYO - EKAINAK 1 JUNIO

Nos lo hemos pasado genial este fin de semana... Paseo por la Zurriola, Fiesta de la chuleta en el Real Arena, Cine en Garbera y repostería casera...¿qué os parece?

Larunbatean esnatu, dutxatu eta elkarrekin gosaldu ostean, kalera irten ginen paseoan. Zurriolako hondartza ikusi, surflariez gozatu eta hondarretako futbol zein esku- baloi partiduak ikusten izan ginen. Paseoan nahikoa ibilita, zerbait hartzera eseri ginen, patata batzuekin lagunduta. Eguerdirako Villa Marira bueltatu ginen bazkaltzera eta arratsaldean Reale Arenara gerturatu ginen autobusez. Txuleta eguna zen eta " La Txama"-k jotzen zuenez, kontzertura hurbildu ginen. Zein giro ona futbol zelaian; musika, esertzeko tokia, errazio batzuk ere jan genituen eta dantza pila bat egin. Taldekide bi eszenatokira ere igo ziren kontzertuan kanta bat dantzatzera, ederki gozatu genuen! 

Igandean, eguraldi tristexeagoz zetorrela jakinaren gainean egonda, Garberara joan gara, Delux zinemara. "Lilo eta Stich" film berria zegoela ikusgai eta poz- pozik izan gara butaka eroso hoietan etzanda, hamarretakoa eraman dugu gurekin.

Igande arratsaldean, eguraldiari aurre egin eta asteburua ondo bukatzeko, bizkotxo goxo bat prestatu dugu denon artean, mahai jolasetan ibili eta telebistan buruz- buruko pilota finala ikusi dugu!

Zeinen ongi ibili garen, hurren arte!











































MAIATZAK 23-25 MAYO

Paseos, tranquilidad, risas, helado, pintxos y buen ambiente!

Larunbat goizean eguzki ederrarekin altsa ginen eta gosaldu ondoren, bueltaxka bat emanez Txofre plazara joan ginen. Bertan pintxo eta pote bat hartu genuen eta parkean ibili ginen jolasea. Gero, indarrak errekupèratzeko bazkaltzera joan ginen Villa Marira. Bazkaldu eta deskantsatu ondoren, Kataluina plazara joan ginen izozki bat jatera, bai goxoa zegoela!!! 

Igande goizean Ategorrietako jubilatuengana joan ginen oinez eta bertako jardin ederrean egon ginen pintxo bat jaten eta pote bat hartzen. Bai ondo egoten zela! Arratsaldean talde bat etxeko jardinean gelditu zen eta beste talde bat Grosetik buelta bat ematera joan zen. Bai asteburu ederra pasa dugula!!!