MAIATZAK 30 MAYO - EKAINAK 1 JUNIO

Nos lo hemos pasado genial este fin de semana... Paseo por la Zurriola, Fiesta de la chuleta en el Real Arena, Cine en Garbera y repostería casera...¿qué os parece?

Larunbatean esnatu, dutxatu eta elkarrekin gosaldu ostean, kalera irten ginen paseoan. Zurriolako hondartza ikusi, surflariez gozatu eta hondarretako futbol zein esku- baloi partiduak ikusten izan ginen. Paseoan nahikoa ibilita, zerbait hartzera eseri ginen, patata batzuekin lagunduta. Eguerdirako Villa Marira bueltatu ginen bazkaltzera eta arratsaldean Reale Arenara gerturatu ginen autobusez. Txuleta eguna zen eta " La Txama"-k jotzen zuenez, kontzertura hurbildu ginen. Zein giro ona futbol zelaian; musika, esertzeko tokia, errazio batzuk ere jan genituen eta dantza pila bat egin. Taldekide bi eszenatokira ere igo ziren kontzertuan kanta bat dantzatzera, ederki gozatu genuen! 

Igandean, eguraldi tristexeagoz zetorrela jakinaren gainean egonda, Garberara joan gara, Delux zinemara. "Lilo eta Stich" film berria zegoela ikusgai eta poz- pozik izan gara butaka eroso hoietan etzanda, hamarretakoa eraman dugu gurekin.

Igande arratsaldean, eguraldiari aurre egin eta asteburua ondo bukatzeko, bizkotxo goxo bat prestatu dugu denon artean, mahai jolasetan ibili eta telebistan buruz- buruko pilota finala ikusi dugu!

Zeinen ongi ibili garen, hurren arte!











































No hay comentarios: