IRAILAK 12-14 SEPTIEMBRE

Finde relajado y en buena compañía...El viernes al llegar, ronda de presentaciones para conocernos todas y todos. El sábado: Por la mañana, paseo y aperitivo en Hondarribia. Por la tarde, una rato del partido de la real en un bar, y después a ver el mar de en la Zurriola tomando unas patatas fritas. Cenamos pizza y vemos una peli de risa. El domingo: Nos acercamos a ver las regatas de la Concha, ¡qué ambiente!. Por la tarde, después de descansar, nos despedimos tomando algo en el hotel Bidaia,

Ostiralean Villa marin elkartu ginen eta elkarri galdera batzuk eginez, elkar esagutzen hasi ginen. Ondoren, afaldu eta film bat ikustea erabaki genuen, "Wonder woman" filma. Baina gehiengoa nekatuta zeundenez, filma amaitu baino lehen oheratu ginen.

Larunbatean gozaltzen Hondarribiara joatea erabaki genuen elkarren artean. Hondarribin portutik paseo bat eman genuen, argazki batzuk atera eta taberna betera joan ginen freskagarriak hartu eta patata braba batzuk jatera. Bazkaltzera, villa marira bueltatu ginen eta lokuluxka txiki bat bota ondoren, Errealaren partidoa ikustera joan ginen freskagarri batzuk hartuz. Partidaren bigarren zatian, asper eginak geundenez, buelta bat eman eta patata frijitu batzuk jaten itsasoa ikustera joan ginen Zurriola hondartzara. Marea biziak zeuden! Gabean, pizza batzuk jaten, komediazko film bat ikusi genuen.

Igande goizean estropadak ikustera joan ginen. Kontxako hondartza inguruan giro aparta zegoen! Arrauna amaitzean, villa mari bidean, taberna batean kroketa eta freskagarri bana hartu genituen. Bazkaldu ondoren, maletak egin eta Bidaia hotelean freskagarri bat hartu eta asteburuari amaiera eman genion.

.  



















IRAILAK 12-14 SEPTIEMBRE (EIBAR)

Iritsi da azkenik elkartzeko unea, eta ilusioz beteta hurbildu gara Eibarrera.

Ostirala: maletak pisura igo, eta kalean zerbait hartzera irten gara. Bakoitza oporrak nola igaro ditugun kontatzen aritu gara, a zer plan politak egin dituzuen! Ondoren, afaldu eta giro atseginean apurka-apurka oheratzen joan gara.

Larunbata: goizean Bergarara abiatu gara San Martin festaz gozatzera. Barazki eta etxeko produktu askoren artean ibili gara, kolorez eta zaporez beteriko azokaz gozatzen. Jaki ugari dastatzeko aukera ere izan dugu, eta odolki pintxo goxo batekin borobildu dugu bisita. Arratsaldean, berriz, Urretxura hurbildu gara folklore emanaldia ikustera. Herrialde ezberdinetako dantzariek beren kultura eta tradizioak erakutsi dizkigute: jantziak, musika eta dantza koloretsuak. Benetako bidaia txiki bat izan da munduan barrena.

Igandea: eguraldi onak Debara eraman gaitu. Paseo lasaia eman dugu, eta hondartzaren aurreko taberna batean pote bat hartu dugu. Oso giro polita, atseden hartzeko ezin hobea. Asteburua borobiltzeko, etxera itzuli gara azken bazkaria egitera. Ondoren, siesta eta azken pote batekin eman diogu amaiera asteburu polit honi.

Horrelako asteburuek berriz elkartzeko gogoz uzten gaituzte beti. Zaindu elkar ikusi bitartean!























IRAILAK 5-7 SEPTIEMBRE

 Asteburu ederra igaro dugu!!

Ostiralean denak elkartu, maletak atera, astean egindako gauzez hitz egin eta asteburua planifikatu genuen. 

Larunbat goizean Lasartera joan ginen zaldiak ikustera. Gazteek animaliak izugarri maite dituzte, eta poz-pozik ibili ziren zaldiak ikusten eta ukitzen. Eguraldia beroa izan arren, Lasarten haize freskoa zebilen eta itzaletan primeran egon ginen. 

Arratsaldean eguzkiaz alde egiteko asmoarekin, Miramonera joan eta bertan urarekin jolasten ibili eta trago hotz bat hartu genuen. 

Igande goizean, Izaskun mendira joan gara eta bertako parkean jolasean ibili gara.Txirristan eta kulunpioetan ibili eta gero, indarrak hartzeko, Tolosaldeako kroketa goxoenak jan ditugu eta batzuk kroketak errepikatu ere egin dituzte! Arratsaldean etxean geratu gara eta pelikula bat ikusi dugu. 

Hurren arte!!!!