URRIAK 10-12 OCTUBRE

Karaoke, Fiestas de Martutene, Hípica de Miracampos, Idiazabal,..juegos de mesa, aperitivos, paseos y buen ambiente... ¡qué os parece nuestro finde!

Ostiralean poz-pozik iritsi ginen Villa Marira. Arropa maleteetatik atera eta etxeko arroparekin goxo goxo pelikula bat ikusi genuen. Afaldu ondoren, Karaoke pixka bat egin genuen ( Banan bana gure gustukoen abestiak aukeratuz  denen aurrean abesten genuen ).

Larunbatean oso pozik jaiki ginen , eguraldi ona zela eta Martuteneko jaietara gerturatu ginen. Bertan , kale jira egin genuen erraldoiez inguratuta. Giro ederra zegoen eta zerbait hartzera animatu ginan ere. 

Arratsaldean berriz , Miracamposera joan ginen zaldiak ikustera ! Zeinen ondo egon ginen !! Etxera joan baino lehen ,han bertan meriendatu genuen  zaldiak ikusten.

Igandean , Idiazabalera joan ginen gaztaren merkatuaz gozatzera !! Gazta ezberdinak dastatu genituen , eta bertako animalien feria ere ikusi genuen. ( Zaldiak , behiak , ardiak...) Etxera bueltatu aurretik aperitibo batzuk jan genituen !!

Arratsaldean berriz , etxe ingurutik buelta bat eman genuen. Zeinen ondo pasa dugu asteburua ! Laister bueltatzeko asmoz joaten gara etxera ! :)


























URRIAK 3-5 OCTUBRE

Finde lleno de buenos planes... Buruhaundis en la Plaza de Okendo, aperitivo en San Telmo, Cine de Urbil, parque de Lezo y bolera de Oiartzun!

Larunbata: Goizean esnatu, pertsianak igo eta eguraldi bikaina, !a ze poza! gauzak horrela, gosaldu azkar azkar prestatu eta oinez Okendo plazara abiatu gara bertan zeuden buruhandiak ikustera. Beraiekin dantzan eta argazki batzuk atera ondoren, freskagarri batzuk hartu genituen San Telmo plazan. Goiz ederra pasa ondoren etxera joan ginen bazkaltzera. Deskantsatu ondoren euria ari zuela ikusita Urbileko zinera joatea erabaki genuen. "Sketch. Cuidado con lo que dibujas". Pelikula ikusi genuen. A ze sustoak hartu genituen!! baino azkenean pelikula asko gustatu zitzaigun. Afaldu eta ohera joan ginen.

Igandea: nahiz eta eguraldiak esko ez lagundu, furgoneta hartu eta Lezora joan gara. Bertan aterpe batean pelotan jolasean ibili gara, frekagarri bat ere hartu dugu. Arratsaldean, Oiartzungo bolerara joan gara, boloetan jolastera. Esperientzia berri ederra izan da. 
























URRIAK 3-5 OCTUBRE (EIBAR)

Kaixo,,, ¿os contamos lo que hemos hecho este finde por el respiro de Eibar? El viernes, como siempre, nos unimos al pintxo-pote. El sábado fuimos a Mutriku a respirar el aire del mar. Por la tarde, como era el día de las txarangas en Eibar, no nos faltó el ambiente y el bailoteo. El domingo por la mañana nos fuimos hasta Arrate a disfrutar del paseo y las vistas. Y por la tarde, preparamos un postre de hojaldre en casa. ¡Hasta la próxima!

Ostiralean denok elkartu, maletak etxera igo eta paseo bat ematera joan ginen Eibartik, taldekideak elkar ezagutu eta pote bat hartu genuen musika bandaren musikaren artean. Ostiral gauean asteburuan zehar egingo genuena adostu genuen eta goiz ohera joan ginen asteburuko planak egiteko deskantsatzeko.

Larunbat goizean, Mutrikura joan ginen eta hondartzaraino paseatzen joan ginen, eguzkia egiten zuen eta bainujantzia ez hartzeaz damutu ginen, enbidia asko eman ziguten uretan zeuden mutrikuarrak. Potea hartzen geundela euri zaparrada hasi eta etxera bueltatu ginen. Arratsaldean, Eibarren txarangen eguna zen eta txaranga batekin dantzan ibili ginen, taldean baditugu dantzari mordo bat!! 

Igande goizean Arratera joan, paseo bat eman eta kroketa bat jan dugu bista izugarriak aurrean izanda. Arratsaldean hojaldrezko merienda prestatu eta asteburuari amaiera eman diogu. Hurren arte!!