URRIAK 10-12 OCTUBRE

Karaoke, Fiestas de Martutene, Hípica de Miracampos, Idiazabal,..juegos de mesa, aperitivos, paseos y buen ambiente... ¡qué os parece nuestro finde!

Ostiralean poz-pozik iritsi ginen Villa Marira. Arropa maleteetatik atera eta etxeko arroparekin goxo goxo pelikula bat ikusi genuen. Afaldu ondoren, Karaoke pixka bat egin genuen ( Banan bana gure gustukoen abestiak aukeratuz  denen aurrean abesten genuen ).

Larunbatean oso pozik jaiki ginen , eguraldi ona zela eta Martuteneko jaietara gerturatu ginen. Bertan , kale jira egin genuen erraldoiez inguratuta. Giro ederra zegoen eta zerbait hartzera animatu ginan ere. 

Arratsaldean berriz , Miracamposera joan ginen zaldiak ikustera ! Zeinen ondo egon ginen !! Etxera joan baino lehen ,han bertan meriendatu genuen  zaldiak ikusten.

Igandean , Idiazabalera joan ginen gaztaren merkatuaz gozatzera !! Gazta ezberdinak dastatu genituen , eta bertako animalien feria ere ikusi genuen. ( Zaldiak , behiak , ardiak...) Etxera bueltatu aurretik aperitibo batzuk jan genituen !!

Arratsaldean berriz , etxe ingurutik buelta bat eman genuen. Zeinen ondo pasa dugu asteburua ! Laister bueltatzeko asmoz joaten gara etxera ! :)


























1 comentario:

Anónimo dijo...

Da gusto verles como se lo pasan. Milla esker