MARTXOAK 19-22 MARZO (EIBAR)

Puente de 4 días en Eibar con tiempazo... hemos disfrutado de planes al aire libre y un poco de diversión en la bolera de Lasarte. ¿Qué os parece?

Ostegunean elkartu ginen denok, eta Eibartik bueltatxo bat eman ondoren, pote bat hartuz, zubian egin nahi genituen planak lasai-lasai zehaztu genituen. Arratsaldean, eguraldi ona aprobetxatuz, Debara joan ginen paseotxo bat ematera, hondartzatik buelta bat eman, eta trago bat hartu genuen giro ederrean. Astea laburra izan arren, nahiko nekatuta geundenez, goiz joan ginen ohera, hurrengo egunean Lide gogotsu hartzeko eta pentsatutako planak martxan jartzeko prest egoteko.

Ostiral goizean Lide Tolosatik iritsi zen, eta berriro ere Eibarren bueltatxo bat eman genuen. Victorrek eta Anak beraien Garagunea dagoen eraikina erakutsi ziguten, eta bide batez, bertako taberna estreinatzeko aukera izan genuen. Arratsaldean, Ermura joan ginen topoan furgonetaren bila, eta eguraldi bikaina lagun, paseotxo bat eman eta trago bat hartu genuen freskatzeko.

Larunbatean goiz jaiki, bazkaria tupperretan prestatu, piknikerako guztia antolatu eta Lasartera abiatu ginen boloetan aritzeko. Lehia polita sortu zen guztion artean, eta azkenean, Anak irabazi zuen partida!  Urbiletik, Tolosako Izaskun mendira igo ginen furgonetan, parkean zeuden mahaietan piknik ederra egin genuen. Eguzkitako krema eman, eta haize goxoaz lagunduta, entsaladila errusiarra, patata tortilla eta fruta jogurtarekin bazkaldu genuen. Boloek gosea piztu ziguten, platerak primeran hustu genituela ikusita!

Bazkalostean, Izaskungo eliza ezagutu, marrazki batzuk egin, kartetan jolastu, eta eguna borobiltzeko, izozki bana hartu genuen freskatzeko. Etxera itzulita, pipa batzuk janez, partxisean ibili ginen. Egun bete-betea izan zen, eta nekea nabari, denok goiz joan ginen ohera.

Igandean, Arratera igo eta hamaiketako ederra egin genuen. Eguraldi ona berriro gure alde izan genuenez, paseotxo bat ere eman genuen bertan. Ondoren, furgoneta Ermuan utzi eta topoan Eibarrera itzuli ginen bazkaltzera. Zubiari amaiera emateko, meriendatxo goxo bat prestatu, eta denok pozik abiatu ginen etxera.

Hurrengora arte!













































MARTXOAK 13-15 MARZO

A mal tiempo... buena cara y planes caseros... Salimos en dos grupos a comprar lo que necesitamos para hacer en casa un taller de repostería y otro de pulseras. Qué ricos nos quedaron los bizcohos, uno de limón y otro de chocolate...Peli en casa, y aperitivo en el hotel de Ategorrieta.. La próxima vez, a ver si nos luce más el sol...¡hasta pronto!

Asteburu honetan Villa Marin elkartu gara, asteburu polit bat pasatzeko asmoz! Iritsi bezain laister aldiz, euria hasi zuen eta eguraldia ilun jarri zen. Baina guk, maletak desegin eta pijamak jarri genituen etxean egoteko moduko eguraldia zegoelako. "La que se avecina" ikusten egon giñen eta gero goxo goxo afaldu genuen, kalabaza purea eta tortilla. Tripa bete ondoren, hortzak garbitu eta sofan egon giñen digestioa egiten eta gero bakoitza bere erritmoan pixkanaka ohera joan zen. 

Larunbat goizak argitu zuen eta nahiz eta gogotsu esnatu, eguraldiak kontrakoa adierazten zuen, euria...

Horregatik, gosaldu eta dutxatu ondoren, eguneko plangintza egin genuen, izan ere eguraldi oso txarra zegoen kanpoan. Goizean, erosketak egitera joan ginen bi taldetan. Lehenengo taldeak, BM-n arratsaldean sukaldaritza saio polit bat egiteko osagaiak erostera joan zen! Bizkotxo goxo goxoa prestatzeko helburuarekin. Beste taldea aldiz, arratsaldean pultserak egiteko materialaren bila joan zen.  

Aterkiak hartu, txamarrak jantzi eta erosketak egitera joan ginen. Bueltan, bazkaldu eta batzuk siesta pixka bat egin ondoren sukaldaritza tailerrari ekin genien. Osagaiak prestatu eta denen artean bi bizkotxo egitea erabaki genuen. Batetik, limoizkoa eta bestetik txokolatezkoa... mmm ze gosea!

Labea piztu eta denbora bat pasa zenean a zer nolako usaina etxe osoan. Egin ondoren, hozten utzi genuen eta limoizkoa jan genuen meriendatzeko. Oso goxoa atera zitzaigun, a zer nolako sukaldariak ditugun taldean. Ondoren pultsera desberdinak egin genituen euriak ez zuelako gelditzen eta ondoren afaria prestatu eta goxo goxo afaldu genuen. Zopa beroa, eguraldi horrekin ederki sartzen zen eta ondoren arrain pastela. Gauean, telebista pixka bat ikusi eta bakoitza bere ohera joan zen deskantsatzera.

Igandean, eguraldi tristearekin esnatu ginen baina esperantza genuen euririk ez egiteko. Horregatik, esnatu, gosaldu, dutxatu eta kalera joateko prestatu ginen. Buelta bat emateko asmoz atera ginen eta atera bezain orduko euri pixka bat hasi zuen. Zerbait hartzera gelditu ginen gertu dagoen hotelean eta bertan zerbait hartu genuen eta razio batzuk jan genituen oso gustora. Kroketak eta patatak jan genituen eta oso goxoak zeuden! Tripa bete ondoren buelta bat emanez Villa Marira bueltatu ginen, bidetik ogia erosiz. Etxean, maletak prestatu eta bazkaldu egin genuen. Arratsaldean lasai egon ginen eta etxera joan ginen poz-pozik! Asteburu polita pasa genuen, nahiz eta eguraldiak ez zuen lagundu.





























MARTXOAK 6-8 MARZO

Hemos pasado un buen fin de semana... Paseos por Donosti, Orio (animando en las regatas), Usurbil, aperitivos ricos y karaoke en casa. ¡Hasta pronto!

Larunbata. Eguraldi nahiko kaxkarrarekin esnatu ginen. Lasai esnatu, lasai gosaldu eta Donostitik buelta bat ematera joan ginen. Gros auzoan, kroketa goxo batzuk genituen tripa betetzeko eta pote bat hartu genuen. Goiz bazkaltzeko aprobetxatu genuen eta eguraldi onarekin batera, gu ere animatu eta Oriora joan ginen arratsaldean estropak ikustera. Bertan aldiz, haize frexkoa zegoen, beraz, gorputzak ondo berotzeko, kafetxo bat artu genuen, eta ondoren, estropak ikustera joan ginen. Aupa Orio!  

Igandea. Eguna eguraldi onarekin hasi ginen, eta Usurbileko baserri batera joan ginen. Bertan, kroketak, kalamarak eta patatak jan ditugu. Gero Usurbileko errekaren inguruan buelta bat eman dugu eta ondoren Villa Marira bazkaltzera etorri gara. Arratsaldean, egongelan euskal kantak kantatzeko eta karaoke pixkat egiteko aprobetxatu dugu. 

A ze asteburua pasa dugun!