Puente de 4 días en Eibar con tiempazo... hemos disfrutado de planes al aire libre y un poco de diversión en la bolera de Lasarte. ¿Qué os parece?
Ostegunean elkartu ginen denok, eta Eibartik bueltatxo bat eman ondoren, pote bat hartuz, zubian egin nahi genituen planak lasai-lasai zehaztu genituen. Arratsaldean, eguraldi ona aprobetxatuz, Debara joan ginen paseotxo bat ematera, hondartzatik buelta bat eman, eta trago bat hartu genuen giro ederrean. Astea laburra izan arren, nahiko nekatuta geundenez, goiz joan ginen ohera, hurrengo egunean Lide gogotsu hartzeko eta pentsatutako planak martxan jartzeko prest egoteko.
Ostiral goizean Lide Tolosatik iritsi zen, eta berriro ere Eibarren bueltatxo bat eman genuen. Victorrek eta Anak beraien Garagunea dagoen eraikina erakutsi ziguten, eta bide batez, bertako taberna estreinatzeko aukera izan genuen. Arratsaldean, Ermura joan ginen topoan furgonetaren bila, eta eguraldi bikaina lagun, paseotxo bat eman eta trago bat hartu genuen freskatzeko.
Larunbatean goiz jaiki, bazkaria tupperretan prestatu, piknikerako guztia antolatu eta Lasartera abiatu ginen boloetan aritzeko. Lehia polita sortu zen guztion artean, eta azkenean, Anak irabazi zuen partida! Urbiletik, Tolosako Izaskun mendira igo ginen furgonetan, parkean zeuden mahaietan piknik ederra egin genuen. Eguzkitako krema eman, eta haize goxoaz lagunduta, entsaladila errusiarra, patata tortilla eta fruta jogurtarekin bazkaldu genuen. Boloek gosea piztu ziguten, platerak primeran hustu genituela ikusita!
Bazkalostean, Izaskungo eliza ezagutu, marrazki batzuk egin, kartetan jolastu, eta eguna borobiltzeko, izozki bana hartu genuen freskatzeko. Etxera itzulita, pipa batzuk janez, partxisean ibili ginen. Egun bete-betea izan zen, eta nekea nabari, denok goiz joan ginen ohera.
Igandean, Arratera igo eta hamaiketako ederra egin genuen. Eguraldi ona berriro gure alde izan genuenez, paseotxo bat ere eman genuen bertan. Ondoren, furgoneta Ermuan utzi eta topoan Eibarrera itzuli ginen bazkaltzera. Zubiari amaiera emateko, meriendatxo goxo bat prestatu, eta denok pozik abiatu ginen etxera.
Hurrengora arte!




































No hay comentarios:
Publicar un comentario