Urtarrilak 14-16 Enero

Primer fin de semana del Año. Frío y soleado. Lo hemos aprovechado muy bien.

El sábado hemos estado paseando por Orio, hemos comido en Azkoitia y hemos merendado churros en el barrio de Amara.

El domingo, paseo y tomar algo  por Donosti.

Y en casita, ver pelis y también hemos recogido los adornos de la navidad. Hasta pronto!

LARUNBATA. 2022 urteko Atsedeni hasiera eman diogu asteburu honetan. Larunbat goizean hotza handiarekin esnatu gara, baina eguzkiak lagundu digunez, gosaldu ondoren  furgonetaz Oriora joan gara furgonetaz. Gaurkoan faro inguruko bueltatxoa egitera joan gara. Handik Azkoitiko elkartera joan gara bazkaltzera. Bueltan, Amaran geratu gara eta txurro batzuk jan ondoren Villa Marura etorri gara. Jaiotza jaso eta hurrengo egunerako arropak prestatu ondoren, afaldu egin dugu. 

Gauean, Zooloco izeneko pelikula ikusi dugu eta hau bukatu stean denok ohera joan gara. Ondo lo egin!

IGANDEA. Gaur ere oskarbi hasi du egunak, denok kalerako prestatu eta furgonetaz Donostiako zentrora joan gara bueltatxo bat ematera Kontxa inguruan. Ogia erosi dugu eta ondoren tragotxo bat hartu dugu Bera Berako Kantxa kafetegian. 

Eguerdian 15:00etan bazkaldu dugu eta ondoren lokuluxkatxo bar egin ondoren Villa Marin "Rescate en los Alpes" ikusi dugu, maletak egin ditugu eta konturatzerako familiakoak etorri dira gure bila. 

Hurrenarte lagunok!!














Abenduak 17-19 Diciembre

Ha llegado el último fin de semana del Atseden del año! El sol ha brillado todo el fin de semana así que hemos aprovechado para hacer planes por la naturaleza: Orio, Azkoitia,... Lo hemos pasado genial. Hasta pronto!

LARUNBATA. Larunbatean goiz hotzarekin esnatu gara, ondo ondo gosaldu eta gero, Oriora joan gara furgonetan. Paseotxo txiki bat egin, animaliak ikusi, zelaian futbolean jolastu dugu eta ondoren hamaiketako txiki bat eginda, Villa Marira etorri gara bazkaltzera. Arratsaldean telebista pixkat bat ikusi dugu eta gero Miramon aldera joan gara paseotxo bat eman eta freskagarri bat hartzera. Gauean telebistako pelikula bat ikusi dugu "El libro de la selva".

IGANDEA. Igandean eguzkia aprobetxatzeko asmotan furgonetaz Azkoitia aldera joan gara paseotxo bat eman eta animaliak ikustera. Azkoitiko elkargunean bazkaldu dugu guk bakarrik eta konturatzerako etxera joateko ordua iritsi zaigu. 

Asteburuan gustora ibili gara, datorren urterarte denoi!!
























EGUBERRI ON! 🎄🎅

ABENDUAK 10-12 DICIEMBRE

Este finde hemos tenido lluvia y sol. El sábado: hemos paseado bajo la lluvia, hemos ido a una chocolatería y a un concierto muy bonito. El domingo: Empezamos el día con unas ricas torrijas y después a pasear por Zumaia. Hasta pronto!

LARUNBATA. Larunbata da eta eguraldi euritsua egiten badu ere, gosaldu, dutxatu eta aterkiak hartuta ibiltzera joan gara, Zurriolako hondartzatik, Kontxara iritsi arte. Olatuak ikusi ditugu eta deskantsatzera eseri gara kafetegi batean. Txokolatea hartu dugu txurroekin batera, berotan sartzeko. Etxera etorri gara oinez gero, bazkaltzera. 

Deskantsatu eta arratsaldean Antiguora joan gara, Musikenen antolatuta zegoen kontzertua entzutera. Espektro autista duten pertsonengan musikak duen eraginari buruzko ekitaldia izan da. Oso gustura egon gara, proiekzioak ikusi, pianoa eta abestiak entzun eta adituak entzunaz. Afaltzerako orduan egin dugu etxera. Afaldu, pelikula bat ikusi eta ohera joan gara.







IGANDEA. Igandean egun argitsua dugula aprobetxatuz, Zumaiara joan gara furgonetan, ondo gosaldu ostean. Izan ere, torradak prestatu ditugu guztiok gosaltzeko. Zumaian paseo eder bat eman dugu eta zerbait hartzera eseri gara terraza batean. 

Bazkaltzeko Villa Marira itzuli eta arratsaldean, guztiok etxera joan aurretik, meriendatzera joan gara Groseko kafetegi batetara, asteburuaz ondo agurtzeko. 

Primeran ibili gara, hurren arte!!