ABENDUAK 10-12 DICIEMBRE

Este finde hemos tenido lluvia y sol. El sábado: hemos paseado bajo la lluvia, hemos ido a una chocolatería y a un concierto muy bonito. El domingo: Empezamos el día con unas ricas torrijas y después a pasear por Zumaia. Hasta pronto!

LARUNBATA. Larunbata da eta eguraldi euritsua egiten badu ere, gosaldu, dutxatu eta aterkiak hartuta ibiltzera joan gara, Zurriolako hondartzatik, Kontxara iritsi arte. Olatuak ikusi ditugu eta deskantsatzera eseri gara kafetegi batean. Txokolatea hartu dugu txurroekin batera, berotan sartzeko. Etxera etorri gara oinez gero, bazkaltzera. 

Deskantsatu eta arratsaldean Antiguora joan gara, Musikenen antolatuta zegoen kontzertua entzutera. Espektro autista duten pertsonengan musikak duen eraginari buruzko ekitaldia izan da. Oso gustura egon gara, proiekzioak ikusi, pianoa eta abestiak entzun eta adituak entzunaz. Afaltzerako orduan egin dugu etxera. Afaldu, pelikula bat ikusi eta ohera joan gara.







IGANDEA. Igandean egun argitsua dugula aprobetxatuz, Zumaiara joan gara furgonetan, ondo gosaldu ostean. Izan ere, torradak prestatu ditugu guztiok gosaltzeko. Zumaian paseo eder bat eman dugu eta zerbait hartzera eseri gara terraza batean. 

Bazkaltzeko Villa Marira itzuli eta arratsaldean, guztiok etxera joan aurretik, meriendatzera joan gara Groseko kafetegi batetara, asteburuaz ondo agurtzeko. 

Primeran ibili gara, hurren arte!!


















1 comentario:

Unknown dijo...

Que bien habéis aprovechado los ratos sin lluvia! Gracias por las fotos son muy bonitas.