MARTXOAK 14-16 MARZO (EIBAR)

Bonito fin de semana!. Hemos ido a ver el museo de la ciencia Eureka de Donosti, hemos hecho una salida a Deba, de poteo por Eibar, y en casa merienda especial con la tarta que hemos preparado en grupo... ¡Hasta pronto!

Ostirala: Maletak etxean utzi eta kalera irten gara pasiera egin eta potea hartzera. Ondoren, giro ederrean afaldu eta asteburako planak antolatzen aritu gara. "Planning" bikaina egin dugu, orain martxan jartzea besterik ez zaigu geratzen.

Larunbata: Deskantsatuta eta eguna aprobetxatzeko asmoz esnatu gara. Beraz, dutxatu, gosaldu, hamaiketakoa prestatu eta furgonetaz Donostiara joan gara EUREKA museoa ikustera. Gauza pila ikusi eta ikasteko aukera izan dugu bertan. Ondoren, hamaiketakoa egin eta etxera itzuli gara bazkaltzera. Arratsaldean, Eibarretik pasiera egin eta herriko jubilatuetan hartu dugu potea. Bertako giroan murgiltzeko asmoz, gu ere karta jokoetan ibili gara. Ez dut gauza gehiegirik kontatu nahi, baina bada norbait emaitzarekin ez dena batere gustora geratu. Amaitzeko, elkarrekin afaldu eta partxis-ean aritu gara oheratu bitartean.

Igandea: Eguraldi bikainarekin esnatu gara. Beraz, kosta aldera joatea erabaki dugu. Azkar-azkar prestatu eta Debara joan gara goiza igarotzera. Bertan, pasiera ederra egin eta razio batzuk jateko aprobetxatu dugu. Arratsaldean, aldiz, etxean geratzea erabaki dugu. Gauzak horrela, tarta bat prestatu dugu azken merienda berezia egiteko.

A zer pena, bukatu zaigu jada asteburua. Zein azkar igarotzen den lagun artean zaudenean... Zaindu elkar ikusi bitartean!




































MARTXOAK 7-9 MARZO

Como vais a ver, ¡este fin de semana hemos estado muy activas y activos! El sábado nos unimos a la celebración del 8 de marzo, y por la tarde carnavales de Loiola, vuelta paseando por el parque Cristina-Enea, en casa Karaoke y antes de cenar hacemos unos ejercicios de meditación y respiración.. ¡qué gozada!. 

El domingo hacemos palomitas y nos vamos caminando a Tabakalera donde hemos reservado el mini-cine y vemos la película Matilde. Y para despedirnos nos vamos a tomar algo donde nuestros amigos del Hotel Bidaia....Hasta pronto!

Beste asteburu batez elkartu gara Villa Marin! Ostiralean elkartu eta aurkezpenak egin ondoren goxo goxo afaldu dugu. Zein goxoa den ostiraletako tortila! Batzuk lotara joan dira beste batzuk "El desafio! ikusten egon gara, zelako artistak.

LARUNBATA. Larunbata da gaur eta martxoak 8 gainera! Emakumeen nazioarteko eguna!! Bapo gosaldu ondoren Donostiako aldezaharrera joan gara. Bertan eguzkiak iraun duen bitartean terrazan potetxo bat hartu dugu eta eztarriak busti ondoren. Martxoak 8ko manifestaziora batu gara! Gora feminismoa!!  Bertan batukadarekin dantza egin dugu. Etxera paseoan itzuli gara. 

Bazkal ostean siesta egin dugu! Diegok ekarritako merienda jan ondoren indarrak hartu ditugu eta autobusean Loiolara joan gara. Bertan Inahuterietako karrozak ikusten egon gara. Zein mozorro bereziak!! Baina ikustearekin ez gara konformatu, guk ere dantza asko egin dugu. Zerua ilundu zaigu eta etxera bida hartu dugu Kristinaenea parketik, ahatei agur esan eta euriak harrapatu baino lehen etxera iritsi gara. Etxean meriendatxo axkar bat egin dugu eta Karaoke bat montatu dugu. Afaldu baino lehen meditazio eta arnasketa batzuk egin ditugu txori eta itsasoaren zaratak entzuten! A ze lasaitua hartu dugun!! Gehiagotan egin behar dugu hau!! Afaldu ondoren pelikula bat ikusten gelditu gara begiak isten zitzaizkigun bitartean. Goazen denok lotara!

IGANDEA. Gaur igandea da eta pozik esnatu gara!! Palomitak batzuk egin ditugu eta Tabakalera bidea hartu dugu! Bertan zinea erreserbatua genuen! Guretzako bakarrik! "Matilda" pelikula ikusi dugu! Palomita eta barre artean azkar igaro zaigu goiza. Gero bertako tabernan kroketa  berezi batzuk hartu ditugu pote batekin lagunduta. Etxean gero makarroi platerkada handi bat jan ondoren, siestatxo bat bota dugu. Arratsaldean gure lagunengana joan gara, Hotel Bidaian pote bat hartu dugu.

Beste batean berriro ikusiko gara elkar! Zein azkar pasatzen den asteburua lagun artean gaudenean! 




















OTSAILAK 28 - MARTXOAK 2

¡Fin de semana bien disfrutado! El sábado por la mañana fuimos a Hondarribia. Por la tarde algunos nos unimos al carnaval de Donosti y otros fuimos a visitar la ferrería de Rentería con su molino. El domingo por la mañana caminata por la naturaleza en Aia y, por la tarde, paseo y helado por Gros. 

Astebukaera primeran pasa dugu. Eguraldi zoragarri egin digunez, herri desberdinetara joan gara. 

Larunbat goizean, Hondarribira joan ginen eta bertan paseotxo bat eman genuen itsasontziak ikusiz. Gero, tortilla patata pintxo bat jan eta berriro Villa Marira itzuli ginen.

Arratsaldean, deskantsatu eta gero, bi taldetan banatu ginen. Batzuk Donostiko iñauterietara joan ginen eta besteak, Errenteriko Fanderia auzoan dagoen Errota ikusi eta pote bat hartu genuen bertan. 

Igandean, eguzki eder hau aprobetxatuz Aiara joan gara paseotxo bat ematera eta eguraldia aprobetxatuz pote bat hartu dugu. Arratsaldean, Grosen dagoen izozki dendan helatutxo bat jan dugu. Zeinen ongi pasa dugun! Hurrengo arte kuadrilla! Ondo izan.