AZAROAK 7-9 NOVIEMBRE (EIBAR)

Menudos planazos este finde en el respiro de Eibar... Empezamos por el pintxo-pote del viernes para entrar en ambiente. El sábado nos vamos de excursión todo el día.... primero Zumaia, comemos en la sociedad de nuestra monitora, y por la tarde visitamos la cueva de Ekain-berri, qué interesante! El domingo, nos lo tomamos con más calma después del largo día de ayer,, paseo por Zarautz y vuelta a Eibar a despedirnos con una rica comida en casa. ¡Hasta pronto!

Ostirala. Nahiz eta euriarekin eman hasiera asteburuari, gogotsu eta ilusioz elkartu gara Eibarren. Lehenik eta behin, maletak etxean utzi eta kalera irten gara lehen potea hartzera. Giro ederrean, asteburuko planak prestatu ditugu, eta egia esan, a zer nolako planak! Barre artean, ideiak bata bestearen atzetik etorri dira. Ondoren, etxera bueltatu, afaldu eta indarrak hartzeko oheratu egin gara. Biharko eguna luzea eta polita izango baita.

Larunbata. Nahiz eta eguraldiak ez lagundu, furgonetan bazkaria sartu eta abenturari ekin diogu! Lehen geldialdia Zumaian egin dugu: itsas usaina, paseo ederra eta pote gozo bat lagun. Gero, Zestoara joan gara Iratiren txokora bazkaltzera. Bazkalostean, Ekainberriko kobazuloetara abiatu gara; bisita benetan interesgarria izan da, eta asko ikasi dugu bertako historiaz. Egun luzea izan da, eta neka-neka eginda, Eibarrera itzuli gara. Afaldu ondoren, eta lasai-lasai oheratzen joan gara.

Igandea. Eguraldi ona, a zer poza!. Gauzak horrela, Zarautzera joan gara goiza igarotzera. Paseo ederra egin dugu hondartzan zehar eta, noski, pote bat ere hartu dugu giro bikainaz gozatzeko. Zarautzen beti dago bizitasuna, eta gaur ez zen salbuespena! Gainera, Argiñanori bisita txiki bat egin diogu. Bazkaltzeko ordua iritsi denean, furgonetara itzuli eta Eibarrera bueltatu gara azken bazkaria elkarrekin egitera. Asteburuari amaiera polita emateko, postre berezi bat prestatu dugu, denon artean partekatzeko.

Ederki igaro dugu asteburua: euri, eguzki eta irribarre artean. Oroitzapen polit bat gehiago gure bildumarako.





































AZAROAK 7-9 NOVIEMBRE

El sábado por la mañana de paseo y pintxo-pote por el Peine de los Vientos. Por la tarde, fuimos a animar al Bera-Bera de Baloncesto en silla de ruedas, y después a tomar algo. El domingo, ambientazo animando en la Behobia y por la tarde una vuelta por Gros. ¡Hasta pronto!

Larunbatean eguraldi kaxkarrarekin esnatu ginen eta Donosti aldetik gelditzea erabakit geneuen, furgoneta hartu eta haizearen orraziruntz abiatu ginen, bidean eguzkia atera zenez furgoneta Tenis aldean aparkatu eta pasiada eder bat joan ginen. Iritsi ginenean a ze sorpresa... ortzadar polit batek eman zigun ongi etorria! Bertan egon ginen itxasoa ikusiz eta ondoren bertan dagoen tabernan pintxo-pote bat hartu genuen eta bukatu genuenean etxera etorri ginen bazkaltzera. Bazkaldu eta siesta goxo bat bota eta gero furgoneta haru eta Bidebietako polikiroldegira joan ginen. Bertan, saskibaloi egokituko partidu bat ikusi genuen eta hainbeste animatu ondoren egarria sartu zitzaigunez, ondoren, pote bat hartzera joan ginen. 

Igandea goizean gros aldetik gelditu ginen, pote bat hartuz eta Behobian korrika egiten zutenak animatuz, ze ambiente politta zegoen! Arratsaldean, etxean deskantsatu ondoren, Grosetik buelta bat eman dugu pote bat hartuz. Hurrengora arte!


















 

URRIAK 31-AZAROAK 2 // OCTUBRE 31-2 NOVIEMBRE

Este finde hemos venido varias compañeras por primera vez al respiro de Villa Mari. El viernes, después de la ronda de presentaciones para conocernos, cenamos y celebramos con unos dulces la noche de Halloween...

Al día siguiente, fuimos a la hípica de Miracampos a visitar a los caballos y después a tomar algo a Lasarte. Por la tarde, fuimos al cine Príncipe a ver la película "Cuerpos locos". 

El domingo, fuimos al museo del queso de Idiazabal y por la tarde, plan de peli y palomitas. ¡Hasta ponto!

Ostiralean Villa Marin elkartu gara guztiok asteburu eder bat aurretik dugula. Talde berria denez, elkar ezagutzen aritu gara afal aurretik, tertulian. Goxo afaldu, Halloween gaua dela eta Saioak ekarri dizkigun goxokiak jan eta barre egiteko film bat jarri dugu ohera joan aurretik.

Larunbatean, indarberrituta esnatu gara. Dutxatu, elkarrekin gosaldu eta furgoneta hartuta Miracamposera egin dugu bidaia. Zaldiez disfrutatu dugu, jaten eman eta laztandu egin ditugu. Euria hasi zaigu beraz kroketa eta edateko zerbait hartzera eseri gara Lasarteko Ruta 33 tabernan, zeinen ondo egon garen! Bazkaldu eta arratsalde euritsua datorrela aurreikusita, Principe zinemetara joan gara arratsaldea pasatzera, "Cuerpos locos" pelikula ikusi dugu, eta bertan meriendatzeko aprobetxatu dugu.

Igandean berriz , goizean goiz Idiazabaleko gazta museora joan ginen, bertan, erakusketa erakutsi eta gazta daztaketaz  gozatu genuen.

Arratsaldean , etxera joan aurretik pelikula ikusi genuen etxean goxo goxo palomita batzuekin!!!

Primeran ibili gara ! Hurren arte !!!!!