URRIAK 16-18 OCTUBRE

Nuestro finde en Villa Mari: Sábado por  la mañana concierto en Miramon de la Orquesta Sinfónica de Euskadi, disfrutamos con la obra "Arriaga bizi da".  Sábado por la tarde, visitamos la Hípica de Hondarribi, ¡siempre es un planazo!. El domingo por la mañana paseo por Zarautz y por la tarde, merendola, música y juegos en Villa Mari. ¿Qué os parece?

Azkenean iritsi zaigu ostirala!! A ze gogoak genituen Villa Marin denok elkarrekin egoteko!

Maletak desegin bezain laster, pijama jantzi eta salara joan ginen denok, aurrean genuen asteburu guztia antolatzera, a ze parrak bota genituen. Afaldu eta gero Goazen telesaiaren kapitulo bat ikusi genuen, gero denok lotara bihar egun luzea daukagu eta.

Larunbat goizean, gosaldu, dutxatu prestatu eta martxa! Euskadiko Orkestrako kontzertu batera joan ginen, ez dakizue zenbat txalo egin genituen. Bazkaldu eta gero batzuk siesta bota zuten eta besteak salan Fast an Furios 9 pelikula ikusten hasi ginen. Pilak kargatu ondoren motxila hartu meriendarekin eta berriro kalera, nahiz eta denboraldia ez lagundu Hondarribiko Hipikara joan ginen, han zaldiak eta ponyak ikusi eta ikutu genituen, batzuk oso handiak ziren eta a ze beldurra. Euri asko egiten zuenez pote bar hartzera joan gien eta merienda ederra egin genuen. Etxera bueltatzerakoan ez pentsa eguna bukatu zela, bizkotxo bat egitea bururatu zitzaigun. Behin bukatuta pijama jantzi, afaldu eta pelikula bukatu genuen.

Igandea iritsi zaigu jada, eta a ze eguraldi ona, azkenean eguzkia! eta gainera gosaltzeko atzoko bizkotxoa daukagu, oso goxua gelditu zaigu, ikusten da sukaldari paregabeak ditugula taldean! Berriro ere dutxatu, prestatu, furgoneta hartu eta Zarautzera joan gara, bertan paseo bate eman dugu eta etxera bueltatu baino lehen pote bat hartu dugu. Somatzen da nekatutak gaudela, horregatik bazkaldu eta gero Villa Marin gelditu gara, terrazan merendola antolatu dugu,  musika, jolasak eta gure konpaniaz gozatu dugu. Asteburu bikaina pasa dugu, hurrengora arte!!


ARRIAGA BIZI DA 










































URRIAK 9-12 OCTUBRE

El viernes por la tarde, cuando llegamos a Villa Mari, nos pusimos a deshacer las maletas, y a pensar en todos los planes que teníamos ganas de hacer en este puente...y al final hemos hecho un montón de cosas:

  • El sábado paseo y croquetas por Intxaurrondo y cine en Urbil viendo la última película de Brad Pitt. 
  • El domingo tranquilidad en el jardín de Villa Mari por la mañana y por la tarde... ¡al circo! 
  • y el lunes, nos fuimos hasta Larraitz a disfrutar del paisje, y ¡cómo no!... ¡de las croquetas!

Larunbat goizean, indarberritzeko gosari eder bat egin genuen, furgoneta hartu eta Intxaurrondora abiatu ginen, hain ospetsuak diren kroketak dastatzera. Eta bai, merezi izan zuen! Zein goxoak zeuden!  Arratsaldean, Urbilera joan ginen bueltatxo bat ematera. Zerbait edan ondoren, "En el corazón de la bestia" filma ikustera joan ginen. Oso polita iruditu zitzaigun, eta asko gustatu zitzaigun!

Igande goizean, etxeko terrazan geratu ginen, lasai-lasai, eguzkiaz eta elkarrekin egoteko momentuaz gozatzen. Arratsaldean, Errenteriara joan ginen Gure Zirkua ikustera. Sinestezina izan zen! Primeran pasatu genuen, giro ikaragarria zegoen eta ikuskizuna benetan ikusgarria izan zen! 

Astelehenean, zubia behar bezala amaitzeko, Larraitzera joan ginen kroketak jatera. Badirudi asteburuko kroketek ez zigula nahikoa bete sabela, eta azkeneko erronda bat behar genuela!  Arratsaldean, berriz, etxean geratu ginen maletak antolatzen, gauzak jasotzen eta dena bere lekuan uzten. Abentura guztiak amaituta, egunerokotasunera itzultzeko prest utzi genuen dena.


























URRIAK 2-4 OCTUBRE


Gure asteburua Villa Marin.... Denetarik: Futbola, Zinema, paseoa, parkea... Primeran pasatu dugu!

El viernes por la tarde fuimos a ver el partido de la Real contra el Athletic de Bilbao. ¡Animamos mucho a nuestro equipo!

El sábado por la mañana fuimos a dar una vuelta por el Antiguo y tomamos un pote. Por la tarde fuimos a Errenteria a ver una película, «La isla olvidada». Nos lo pasamos genial y fue muy emocionante.

El domingo por la mañana fuimos a Intxaurrondo a tomar un pote y a jugar al parque. Por la tarde nos hemos quedado en casa bailando. Hurrengora arte!