APIRILAK 5-7 ABRIL

Este finde nos hemos vuelto a encontrar en Villa Mari. Le hemos dado la bienvenida a un compañero nuevo. 
El sábado hemos paseado por el Paseo Nuevo viendo el mar y por la tarde algunos hemos ido al cine a ver la película Dumbo. 
El domingo hacía mal tiempo, pero no nos hemos desanimado y hemos ido en furgoneta al paseo de Arditurri de Oiartzun. Y por la tarde, un paseo de despedida por Sagues.
¡Hasta pronto!

LARUNBATA. Apirileko lehen larunbat honetan primerako eguraldia atera digu. Ondo-ondo gosaldu eta apain prestatu ondoren, gaur lagun berri bat etorri da lehenengo aldiz Atsedenera. Ongi etorria egin diogu eta eguraldia aprobetxatuz Paseo berrira joan gara tipi tapa. Gros aldetik joan gara eta ondoren alde Zaharretik bueltatu. Etxera bidean enkargutxo batzuk egin ditugu eta tragotxo bat hartu dugu Principe zineko tabernako terrazan.
Eguerdian Villa Marin bazkaldu dugu lentejak eta arraiña jan ditugu. Bazkalostean pixka bat deskantsatu dugu eta 17:00ak inguruan Urbilera joan gara. Gehienok Dumbo izeneko pelikula ikusi dugu. Oso pelikula gomendagarria. Besteak berriz Urbilen bueltatxo bat eman dute eta tragotxo bat hartu.
Arratsaldeko 20:30aldera Villa Marira etorri gara, pixama jantzi dugu eta ondoren goxo goxo afaldu dugu.
Gauean bakoitza bere erritmora oheruntz joan gara.
Ondo lo egin eta bihar arte lagunok!

IGANDEA. Gaur eguraldia ez dugu gure alde izan. Paseo eder bat emateko desiatzen egon arren euria goitik behera hasi zaigu goizean goizetik.
Hala ere, furgonetaz Oiartzunera joan gara. Arditurriko bidegorri aldera. Inguruko jatetxe batean pote bana hartu degu eta ondoren Atsedenera etorri gara.
Bazkal ostean telebista ikusiaz deskantsatu dugu eta gero eguraldia hobetu duenean Sagues aldera joan gara oinez.
18:30ak inguruan Villa Marira etorri gara etxera joateko ordua iristear bait da.
Hurrenarte lagunok!!








No hay comentarios: