MARTXOAK 29-31 MARZO

Qué a gusto hemos estado este fin de semana en Villa Mari! 
Buen tiempo, buenos planes y buena compañía. 
Hemos paseado por Zumaia, Billabona, la Zurriola y el Peine de los Vientos. 
También  hemos hecho torrijas, ¡qué ricas!

LARUNBATA. Goizean goxo lo egin ondoren jeiki, bapo gosaldu eta guapa-guapo jantzi gara kalera irteteko. Eguraldi ezin hobea ondo aprobetxatzeko, kostaldera gerturatu gara, Zumaiara. Ederki ibili gara itsalondotik eguzkitan paseatzen. Paseoaren ondoren tripak pixkat bete ditugu terraza batean pote goxo batekin.

Arratsaldean, bazkaldu ondoren, batzuk deskantsatu bitartean, besteok pelikula romantiko eta barregarri bat ikusi dugu. Gero buelta bat ematera irten gara. Billabonan banda saioa batzuk egongo zenaren berri izan dugu, Orio, Tolosa eta Billabonako musika banden kontzertu txiki batzuk eta hara jo dugu musikaz disfrutatzera. Iritsi eta Txistulari plazara joan gara eta bertan, musika entzuten eta dantzatzen egon gara. Ederki pasa dugu! Musika, algara eta konpañia ezinhobean!!!
Gero pote bat hartzera joan gara terraza batera, eguraldia aprobetxatuz eta erosketa txiki batzuk egin ditugu ere. Oso larunbat politta eta eguzkitsua izan da!!!!

IGANDEA. Gaur ordu aldaketarekin lasai lasai jeiki gara, madalena eta kroasan goxo batzuk gosaldu eta dutxa on bat hartu ostean, kalera irten gara. Paseo bat emanez Zurriola hondartzara iritsi gara, Donostiak ematen dizkigun bistaz gozatu eta paseatzen ibili gara Saues aldera. Bertan, eguzkitan zegoen terraza bat bilatu eta pote bat hartzen gelditu gara. Ondoren, batzuk erosketa txiki batzuk egiten gelditu bitartean, beste batzuk igandeko bazkariko postrea egitera joan dira etxera… TORRIJAK! Earrak zeuden!

Arratsaldean, pixkat deskantsatu ondoren, furgoneta hartu eta Haizearen orrazira hurbildu gara. Bertatik ikus daitezkeen bistak eta eguraldiaz disfrutatu dugu. Eta asteburuari bukaera on bat emateko… Pote bat hartzera joan gara.
Itzela izan da VillaMarin pasa dugun asteburua!










No hay comentarios: