EKAINAK 7-9 JUNIO

Las fotos hablan por si solas... ¡mirad qué planes hemos hecho!
Zurriola, Zizurkil, Leaburu, Zarautz,...Hemos disfrutado y cargado pilas... ¡hasta pronto!

LARUNBATA.
Gaur goizean ondo gosaldu, apain-apain prestatu eta Zurriola hondartzako paseotik oinez bueltatxobat egin dugu. Volei balleko partduak ikusi ditugu, surfistak, ogia erosi eta Villa Marira etorri gara 12ak inguruan. Gaur Tolosa bailarako komisioko  bazkarira joateko zita bait geneukan. Gure superfurgoneta hartu dugu eta aurtengoan Zizurkilgo frontoira joan gara bazkaldu eta ondo pasatzera. Atzegiko kide askorekin egteko aukera izan dugu eta oso giro ederrean pasatu dugu eguna. Ondo jan ondoren dantza ere egin dugu. Festak Zizurkilen jarraitu duen arren, gu Leaburura joan gara palaz ibiltzera eta ondoren pote bat hartu dugu. Leaburuko tabernako terrazan geundela nor topatuko eta Ibarrako Joxe Mari. Urte pillotan Tolosako bailarako paellada prestatu izan duen gizona. Amasako paellero ofiziala. Hau poza hartu duguna denok bera aurkitzea. Argazkia eta dena atera dugu. Eskerrik asko Jose Mari, handia zara benetan!!
19:30ak aldera Villa Marira iritsi gara, Turkia-Frantzia futbol partida ikusi dugu eta ondoren afari goxo goxoa jan dugu.
Gauean Antena 3eko pelikula ikusi dugu eta bakoitza bere erritmora ohera joan da.
Bihar arte lagunok!!
Ondo lo egin.

IGANDEA.
Gaurko eguna lainopean hasi dugun arren gu beti bezala kalerako prestatu gara gogotsu eta alai. Goiza aurrera zihoan heinean eguzkia izpiak ikusten hasi gara eta furgonetan Zarautzera joan gara. Iñurritzako buelta egin dugu tipi tapa malekoiraino. Gero freskagarri bana hartu dugu azeituna eta patata batzuekin eta bueltan furgoneta kanpotik eta barrutik garbitu dugu. Txukun geratu da.
Eguerdian Villa Marira etorri gara bazkaldu eta apurtxo bat deskantsatu eta gero pilota partida finala ikusi dugu. Merienda txiki bat egin dugu bitartean eta 17:30ak inguruan Villabonako Iñakiri tren estaziora laguntzaera joan da taldetxo bat.
Oso asteburu ederra pasatu dugu. Asko disfrutatu dugu bai Gipuzkoako barrualdeko herrietan eta baita kostan ere.
Datorren asterarte lagunook!!














No hay comentarios: