IRAILAK 13-15 SEPTIEMBRE

¡ Aquí os dejamos las fotos de este finde ! ¡ Lo hemos pasado genial!

LARUNBATA. Asteburu honetan 8 lagun elkartu gara Atsedenen. Larunbat goizean eguraldi ederra aprobetxatuz tipi tapa Villa Maritik Ondarretara joan gara taldetx bat.
Beste taldea berriz furgonetan joan da Antiguora eta ondoren denok batera frskagarri bat hartu dugu. Ordu batak inguruan berrirobatzuk furgonetan etorri dira etxera eta besteak oinez.
Bazakaldu ostean pixkat deskantsatu dugu, batzuk telebista ikusiaz eta beste batzuk logelan.
5ak inguruan Kataluñia plazara joan gara izozki bana jatera. Eliz atarian izozkia jaten ari garen bitartean aspadi ikusi gabe genuen lagun bat etorri zaigu saludatzera, Maira!Asko poztu gara bera ikusita.
Gauean pure eta arraia afalduta "A mi altura" izeneko pelikula ikusi ondoren denok ohera joan gara.

IGANDEA
Gaur ere primerako eguraldiarekin esnatu gara,apain apain prestatu eta  ondo ondo gosaldu dugu, gaur tortitak platanoarekin ipini dizkigu Laurak, ze goxoak.
Goizean paseotxo bat eman dugu Saguesetik eta bueltan Grosen pote bana hartu dugu azeituna batzuekin.
Eguerdian Villa Marira etorri gara eta batzuk pistinan hankak busti dituzte. 14:30ak inguruan makarroiak bazkaldu ditugu.
Bazkal ostean telebista pixka bat ikusi dugu eta arratsaldean Grosera joan gara pote bana hartzera.









No hay comentarios: