IRAILAK 20-22 SEPTIEMBRE

¡Hola! ¡Qué bien lo hemos aprovechado este finde... ! Zinemaldi en Donosti; Festival Atlantikaldia en Rentería; paseo por Zarautz y también por el Albergue de Ulía... ¿Qué te parecen nuestros planes?
¡Hasta la próxima!

LARUNBATA. Egun on danoi!!! a ze nolako eguraldia dugu gaurko egunsentian!!! gosari goxo bat hartuta kalerako arropa jantzi dugu. Donostiako zinemaldia dela eta, gorseko hondartzaren ertzetik paseotxoa egin dugu. kurtsalera iritsita, zenbait famatu ikusi ditugu; autografotxo bat ere eskuratu dugu!!!!
Paseoari berriro ekin diogu, eta boulaberritik alde zaharrera sartu gera. Bertan ginela, terraza batetan freskagarri bat hartzera gelditu gera. Paseoa eta beroarekin, egarri baiginen eta!!!! kontu kontari egon gara terrazan, eta konturatzerako, bazkal ordua gainera etorri zaigu. Itzuleran, ogia erosi dugu eta etxera joan gera Evak prestatutako bazkari goxoaz disfrutatzeko.
Behin bazkalduta, telebista ikusten jardun gera, eta nahi izan duenak, siestarako unea izan du. Arratsaldean berriz, beste behin kaleratu gera. Oraingoan, furgoneta hartuta, Errenteri aldera jo dugu. Atlantikaldia dela eta, sekulako giroa zegoen kalean. bazter ezberdinetan kontzertuak eta musika zegoen, eta musikako giroa horrenbeste gustatzen zaigunez… ARRATSALDE PASA paregabea izan da. mota ezberdineko musika entzun dugu, eta denetatik dantzatzen dakigunez, arazorik ez dugu izan, bertako giroarekin bat egiteko. Sekulako dantzasaioa eginda, gorputza hidratatu egin behar izan dugu, eta bertako taberna batetan pote bat hartu dugu, eta honen ondoren… BESTE KONTZERTU BAT!!!!! Joe hau parranda!!!! Arratsaldea segituan pasa zaigu eta honekin batera etxeratu gera.
Etxera iristean, eroso jantzi, afaldu eta filma bat ikusten jarri gera. bihar arte danoi!!! ondo lo egin!!

IGANDEA. Egun on!!! txarra emanda zegoen arren, sekulako goiza geratu da, eta horrelako aukera izanda, gosaldu eta Zarautz aldera joatea erabaki dugu. Bertan iñurritza paseotik bueltaxka egin dugu. A ze parajeak dituen gure lurraldeko kostaldeak!!!  ttipi-ttapa, berriketan buelta egin dugu; surflariak alde batera, golfistak bestera, media, itsasoa… ZO-RA-GA-RRI!!! Bueltaxka eginda, igandeko bermuta hartu behar izan dugu, eta malekoien, terraza batetan eseri eta pote bat hartu dugu. Pikatzekorik ere ez zaigu falta izan!!!  gaur ere, fuergonetara itzultzea, ogia erosi dugu eta etxera joan gera bazkaltzera.

Ederki bazkaldu dugu goizeko buelta egin ondoren. Behin janda, batzuk lokuluska botatzera joan gera, beste batzuk berriz, telebistako filma bat ikusten egon gera lasai lasai.
arratsaldean berriz, furgoneta hartu dugu, eta Uliko aterpetxera joan gera futbolinean jokatzeko eta meriendatxo txiki bat egitera. Ze azkar pasatzen den denbora gustora gaudenean!!!! konturatzerako , asteburua joan zaigu. beste bat harte danoi!!! besarkada bat!!!!
















 



No hay comentarios: