Abenduak 4-8 Diciembre

LARUNBATA. Egun on!! Berriro Villa Marin elakrtu gara!! Oraingoan asteburu luzea dugu aurretik!! Maletak utzi eta Plaza Gipuzkoara joan gara. Bertan jaiotza ikusi dugu!! Zeienen handia eta polita!! Hor egon gara pertsonai guztiak ikusten, okina, artzainak...

Bideluzen pote bat hartu dugu! Etxera bueltan Maria Kristina ondoko artisau postuak ikusi ditugu. A ze gauza polit eta ikarrigarriak!! zeinen artistak diren!!!

Arratsaldean Kristina enea parkera joan gara. Hortik Tabakalerara joan gara. Bertako miradorera joan nahi genuen baina haizea dela eta itxita zegoen... beste batean izan beharko du. Atotxa azpiko kafeteria batean pote bat hartu eta etxera itzuli gara. Batzuk pelikula bat ikusten gelditu gara beste batzuk indarrak hartzera lotara joan dira. 

IGANDEA. Goizean batzuk mezara joan gara. Artzai Onaren meza ikustera joan gara eta beste batzuk Kontxa eta Alderdi Ederretik paseaon ibili gara. Noria jarri du!! zeinen altua!! Gero denak elkartu eta pote bat hartzera joan gara. Villa Marira itzuli eta bazkaldu ondoren siesta txiki bat bota dugu. 

Indarrak hartu ondoren, batzuk autobusa hartu eta beste batzuk forgonetan Antiguo berriko zinetara joan gara. "El Gran Perro Rojo" pelikula ikusi dugu. Asko gustatu zaigu!! Iluntzean etxera itzuli gara. Afaldu ondoren batzuk ohera erretiratu gara eta beste batzuk telebistan pelikula bat ikusten gelditu dira.

ASTELEHENA. Gaur goizean ondo gosaldu dugu, tostada goxoak eta guzti!! Indarrak hartu eta Antiguo auzoraino joan gara, batzuk oinez eta beste batzuk furgonetan joan gara. Han denak elkartu gara eta Ondarretako hondartzatik paseoan ibili gara. Gero Izurun elkartera jaon gara bazkaltzera!!! A ze suertea izan dugun! Goxo Goxo bazkaldu ondoren Antiguoko frontoian palan ibili gara! Mikelen urtebetatzeak ospatu ditugu!! ZORIONAK MIKEL!!! Gero etxera itzuli gara eta afaldu ondoren pelikula bat ikusten gelditu gara!

ASTEARTEA. A zein eguraldi kaxkarra gaurkoa ere... Baina gu ez gara beldurtzen eta aterkiak eta txamarrak hartu eta Aldapetako miradorera joan gara oinez. Toki berri hau ezagutu dugu eta Donosti osoa ikusten zen bertatik. Pena eguraldiak ez zuela asko laguntzen. Gero pote bat hartu dugu eta Villa Marira itzuli gara bazkaltzera.Arratsaldean siesta txiki bat egin eta Gros auzotik bueta bat ematera joan gara. 

Oso ondo pasa astea eta ea eguraldiak laguntzen digun hurrengoan!! LAISTER ARTEEEE!!!












































No hay comentarios: