IRAILAK 22-24 SEPTIEMBRE

Kaixo! Este finde hemos estado en Zarautz, Zubieta, en el Festival de Cine de Donosti,... El domingo algunos fuimos a misa, otros a tomar algo,.. y de despedida por la tarde, al Hotel Bidaia... ¡Lo hemos pasado muy bien!

Ostiralean elkartu gara berriro ere, gaurkoan partide berri bat ezagutu dugu, Amaiur!! Ongi etorri taldera!!! Afaldu ondoren Harry Potter pelikula ikusi dugu.

LARUNBATA. Zerua urdin!! Ongi- gosaldu ondoren Zarautzera joan gara goiz pasa. Malkoitik paseoan ibili gara, a ze surfista pila ikusi ditugun! Terraza batean eseri gara itsasoari begira. Pote eta kroketa batzuk jan ondoren paseoan jarraitu dugu. Etxera itzuli gara bazkaltzera. 

Bazkaldu ondoren siestan bota gara batzuk, beste batzuk Shreek pelikula ikusten egon dira. 

Arratsaldean, Zubietara joan gara. Frontoian palara jokatzen egon gfara, beste batzuk baloiarekin. Paseoan erreka ertzetik ibili ondoren ilundu baino lehen furgoneta hartu eta Villa Marira itzuli gara. Beti bezain goxo afaldu eta batzuk ohera joan dira, beste batzuk Harry Potteren bigarren pelikula ikusten gelditu gara.

IGANDEA. Gaurkoan ere zeru urdin urdinarekin esantu gara! Batzuk mezetara joan nahi zuten eta halaxe joan gara, beste batzuk ordea Gros auzotik paseoan ibili gara. Gero denak elkartu eta mokadutxo bat hartzeko eseri gara. Bertatik Zinemaldiko alfonbra gorrira joan gara ea famaturen bat ikusten aukera genuen, baina ez dugu zorterik izan. Hala ere guk atera dugu argazkia alfonbra gorrian!!

Etxera bazkaltzera iritsi gara. Arratsaldaen Hoteltxora joan gara azken orduak aprobetxatzera.

Beste asteburu batez ederki pasa dugu! Beste batean berriro elkartuko gara! Laister arte!!!!


















1 comentario:

Anónimo dijo...

Vaya bien que lo han pasado
Gracias por hacer tan agradable la vida a nuestros chicos