Kaixooo!! Elkartu gara berriro. Motxilak etxean utzi eta denborarik galdu gabe Eibarretik buelta bat ematera joan gara. Ostiralero bezala ze giro Eibarren gainera eguraldi ona! Goxo goxo afaldu ondoren lotara joan gara eguna oso luzea izan dugula.
Larunbatean begiak ireki eta leihotik begiratu orduko eguzkia!! Gosaldu eta dotere jantzi ondoren Zornotzara joan gara. Gaur Zornotzatik women itzulia igarotzen delako. Goiz iritsi gara eta trago bat hartzen gelditu gara, gero paseoan ibili gara Zornotza ezagutzen. Eta bai! azkenean! iritsi dira txirrindulariak! Aupa Aupa!! animatzen egon gara! Gero etxera itzuli gara bazkaltzera, eta deskantsatu ondoren Debara joan gara arratsaldea pasatzera. Debara iritsi eta ze kasualitatea Euskal Herriko belar gaineko sokatira txapelketarekin topatu gara! Tirada batzuk ikusten gelditu gara baina gero hondartzara joan gara. Txiringitoan tokia aurkitu dugu pote bat hartzeko. Bertan egon gara afal ordua iritsi arte. Zein gustora egon garan musika entzuten txiringitoan. Etxera itzuli eta afaldu ondoren batzuk EUROVISION ikusten egon gara!! A ze musika festa!!
Igandea iritsi da eta gaur ere eguraldi onarekin esnatu gara. Gaur Mutrikura joan gara. Kalean gora-kalean behera ibili gara Mutrikutik eta gero herriko plazan eseri gara. Pote eta kroketa razioa hartu dugu! Zein gustora egon garan.
Etxera iristean... a ze bazkari goxoa! Arratsaldean siestatxoa bota ondoren herritik buelta azkar bat ematera joan gara!
Beste batean berriro elkar ikusiko gara!! Zainduuuuu eta txintxoak izan!!!
No hay comentarios:
Publicar un comentario