Paseo por la playa de Orio, helado por Donosti, cine casero viendo "El rey león", traineras en Getaria y pipas en casa... ¡qué bien lo hemos pasado!
Larunbata: Eguraldi ederrarekin esnatu gara, beraz, furgonetaz Oriora joatea erabaki dugu. Bertan, hondartza ingurutik pasiera ederra eman, eta potea hartu dugu bertako taberna batean. A zer udako giroa, zein polita den sentsazio hau... Ondoren, Villa Marira itzuli gara bazkaldu eta arratsalde polita igarotzeko indarrak hartzera. Arratsaldean Donostiko giroa ikustera irtetea erabaki dugu. Gainera, udako giroan murgilduta, helatu goxo bat hartu dugu. Amaitzeko, taldeko kide batzuk zinera joatea nahi zutenez, palomitak erosi, eta gure zine propia eratu dugu Villa Marin. Zein polita den "El rey león" filma.
Esnatu, pertsianak igo.... eta a zer nolako eguraldia. Gauzak horrela, taldean Getariara joatea erabaki dugu. Izan ere, traineruak daude eta Janirenen anaia irteten da. Ikustera soilik ez gara joan ordea, eta onartu beharra dugu animo gehien eman dituen taldea izan garela. Traineruak amaituta, potea hartzera joan gara Getariako Ketarri tabernara. Amaitzeko, azken bazkaria egin eta salan jarri gara pipak jan, telebista ikusi eta berriketan.
Ohartzerako amaitu zaigu asteburua. Zein azkar igarotzen den lagun artean zaudenean... Zaindu elkar ikusi bitartean!
No hay comentarios:
Publicar un comentario