Este finde en Villa Mari, un poco de todo....Paseo por Hondarribia aprovechando el veranito en octubre, helado en el Kursaal y los más animados, baloncesto. El domingo todos disfrutamos del Minigolg y por la tarde, merienda y algún juego de mesa en la terraza de Villa Mari. ¡Hasta pronto!
Primeran hasi dugu asteburua ostiralean, Villa Marin, denak iritsi, eroso jarri eta tortilla patata afaldu ondoren pelikula bat ikusi dugu!
LARUNBATA. Eguraldi eguzkitsu batekin esnatu gara, gosari goxo bat hartu eta furgonetan Hondarribira joan gara. Paseotxo bat eman dugu portu aldetik, itsasontziak ikusi eta pote bat hartu dugu portuko kafetegi batean. Primeran egon gara eguzkitan!!
Arratsaldea auzotik pasa dugu, paseo bat emanez Kursaleraino iritsi gara, izozki dendatik helatu batzuk hartu eta eguzkitan disfrutatu ditugu! Gero pixkanaka etxerutz bueltatzen hasi gara, etxetik saskibaloiko baloi batekin atera gara kalera eta pista batera sartu gara tiro batzuk jaurtitzera!!! Pixkat nekatu eta disfrutatu ondoren VillaMarira itzuli gara, afaldu eta pelikula bat ikusi dugu.
IGANDEA. Esnatu eta lainotsu zegoela ikusi dugu, baina dotore jarri eta gosaldu ondoren, Hernaniko Saretxoko MiniGolf-era joan gara! Makilak hartuta hantxe ibili gara denon artean jolasean! Primeran ibili gara!! Partidaren ondoren, Saretxoko jatetxera sartu gara pote goxo bat eta patata batzuk jatera!!
Arratsaldean, batzuk siesta bota ondoren, etxe aldetik ibili gara. Terrazan merienda goxo bat hartu dugu, marrazten eta mahai jolasetan ibili gara!
Asteburu bikaina pasa dugu!!! Hurrengora arte!!
1 comentario:
Me encanta verles como disfrutan de todo lo que les proponéis
Gracias ……….Fatima Martinez
Publicar un comentario