URTARRILAK 31_OTSAILAK 1 // ENERO 31-FEBRERO 1 (EIBAR)

Azkenean iritsi da ostirala! Berriz ere lagun artean elkartzeko eguna. Denok elkartu, maletak etxean utzi eta zerbait hartzera joan gara, kontu kontari egon ondoren, etxera joan pijama jantzi eta afari goxoa jan ondoren lotara joan gara deskantsatzera.

Larunbatean esnatu eta eguraldi kaskarra dugula ikusita, plan aldaketa egin dugu. Jubilatu tabernara joan gara zerbait hartu eta kartetan seiko urrean ibiltzera! Zeinen gustura ibili garen kartetan!

Arratsaldean berriz, Eibarko zinera joan gara, Oilaskoerbi filma ikustera!! Ze polita izan den! Filma amaitu ondoren, enkargu batzuk egin, taberna batean eseri eta zerbait hartu dugu. Ondoren etxera joan, eta afari goxo goxoa jan ondoren lotara joan gara!

Igandean berriz, eguraldi hobea ikusi dugu eta Oriora joan gara trenean pasiatzera eta zerbait hartzera! Pasiera ederra egin eta bertako animaliak ere bisitatu ditugu. Bazkaltzera etxera joan gara, siesta txiki bat egin eta berriketan eta telebista ikusten aritu gara ordua iritsi arte.

Hurrengo asteburuaren zain geratuko gara berriz elkartzeko!!




























No hay comentarios: