OTSAILAK 20-22 FEBRERO

Fin de semana soleado y en buena compañía: Parque de Usurbil, Carnaval de Loiola, Karaoke y pelis caseras y paseo por Zarautz.

Ostiralean  Villa Marin elkartu ginen asteburu eder bat pasatzeko!! Maletak utzi eta bakoitzak bere burua aurkeztu genuen elkar ezagutzeko. Musikazalez betetako talde bat garenez, Karaoke bat egin genuen! Ave Maria, La oreja de van gogh, ets -ren abestiak abestu genituen eta primeran pasa genuen. Ondoren, afaldu eta  KUNG FU PANDA pelikula ikusi genuen. Ikusitakoan, ohera joan ginen deskantsatzera. 

Larunbatean jeiki orduko eguzkiak gure gelak argitu zituen eta eguna aprobetxatzeko eguraldi ezin hobea zegoela ikusi genuen. Gosaldu, dutxatu eta furgonetarekin, Usurbilgo parke batean ibili ginen. Primeran pasa genuen eta eguraldi onak lagunduta tarraza batean zerbait hartzen gelditu ginen, indarrak errekuperatzeko asmoz! Gero ogia erosi eta etxera etorri giñen bazkaltzera eta bazkaldu ondoren arratsaldean Loiolako iñauteriak ikustera! Bertan, izugarri disfrutatu genuen, karroza pila bat ikusi genituen, animaliak, faraoiak, dantzariak, mozorro oso politak eta ikusgarriak zeuden bertan. Ondoren paseo bat emanez etxera bueltatu ginen eta afaldu ondoren "CANTA" pelikula ikusi genuen. Eguna asko aprobetxatu genuen, eguraldi ona, plan desberdinak, ederki ibili ginen talde!

Igandea ere ezin hobeto hasi genuen, izan ere berriro ere eguraldi ona egin zuen. Gosaldu, prestatu eta Zarautzera joatea erabaki genuen. Bertan, paseo bat eman genuen malekoietik! Jende `pila bat zegoen terrazetan zerbait hartzen eta guk ere alaxe egin genuen. Zerbait hartu eta tortilla patata pintxo goxo bat jan genuen. Eguzkia aprobetxatuz beste paseotxo bat eman genuen eta ondoren etxera etorri ginen bazkaltzera. Bazkaldutakoan, maletak egin eta lasai egon giñen dena jasotzen eta txukun uzten. 

Benetan asteburu ederra pasatu dugu, eguraldiak lagunduta eta ekintza desberdinak egiten!!































No hay comentarios: